pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

ASTEBURU MIKOLOGIKOA
kartela_A3_2024_Txikituta.jpg
Ostirala Urriak 11tik, , 10:00 - 17:00
Ostirala, Urria, 11 10:00 - 17:00
Bestelakoak

Legazpi Elkarteak Sustaturik

OSTIRALA (urriak 11)

17:00-20:00 Norbanakoek bildutako perretxikoen jasotzea Lekanazpi elkartean. Aranzadiren gomendio jasangarriak jarraituz perretxiko bakoitzaren ale bat edo bi jasotzea/ekartzea eskatu nahi dugu, garrantzitsua delako perretxikoak basoan geratzea. Antolatzaileekin harrremanetan jartzeko deitu 611 040 487 telefonora.

LARUNBATA (urriak 12)

IBILBIDE MIKOLOGIKO GIDATUA

9:30-12:30 Ibilbide mikologiko gidatua. Perretxikoen inguruan zerbait ikasteko prest daudenentzat. San Martingo aurkepean elkartuko gara 9:30etan eta bi-hiru ordu inguruko ibilbidea egitea aurrikusten dugu. Aurrez izena ematea ez da beharrezkoa. Ez dago plaza mugarik. Adin guztiei zuzendutako ibilbidea da; bakarrik, lagunekin, taldean edo familiarekin egiteko plana da. Ibilbide bikaina, azoka gunean amaituko da (salda eta txorizoa denontzat). Jende asko elkartuz gero, talde desberdinak osatuko dira. Ibilbidean perretxikoen mundu zoragarrira gerturatuko gara. Aurkitzen ditugun perretxikoak bereiztu eta ezagutuko ditugu. Perretxikoek ekosisteman eta bizitzaren zikloan duten garrantziaz arituko gara. Ziur gaude ibilbide honetan, hainbat mota desberdinetako perretxikoak aurkitu eta bilduko ditugula. Jasotako perretxikoak erakusketa antolatzeko erabiliko ditugu, gure inguruko espezie ohikoenak erakusteko asmoarekin.

 

PERRETXIKO JASOTZEA AZOKAN

11:00-14:00 Perretxikoak jasoko dira azoka gunean. Perretxikoen truke salda eta txorizoa eskainiko da. Goizeko ibilbide mikologiko gidatuan bildutako perretxikoez gain, norbanakoek euren kaxa basoan bildutako perretxikoak jasoko dira. Aranzadiren gomendio jasangarriak jarraituz perretxiko bakoitzaren ale bat edo bi jasotzea/ekartzea eskatu nahi dugu, garrantzitsua delako perretxikoak basoan geratzea.

 

“TXANPI SOLIDARIOAK” AZOKAN

13:00-14:30 eta 19:00-21:00 Txanpi Solidarioen banaketa. Bildutako dirua HOTZ LEGAZPI elkartearentzat izango da.

  • HOTZ LEGAZPI errefuxiatuekin konprometitutako boluntarioen talde bat da, etagogor lan egiten dute euren egoera hobetzeko ahal den neurrian laguntzen. Arropa eta janari bilketa, dokumental proiekzioak, hitzaldiak, sentsibilizazio jarduerak eta abar antolatzen dituzte. Kulturen arteko bizikidetza sustatzen dute eta giza eskubideak defendatzen dituzte, bereziki asilo eskubidea.

 

13:00-14:30 Musika emanaldia zuzenean, Legazpiko “Ai ze taldea”-ren eskutik.

 

PERRETXIKO SAILKAPENA ETA ERAKUSKETA AZOKAN

15:00-18:30 Perretxiko sailkapena Aranzadi zientzia elkartearen eskutik. Perretxiko bakoitzari bere izena jarriko zaio, bakoitzaren beretzitasunak aipatuz. Gainera denbora tarte honetan interesa duten perretxiko biltzaileek, Aranzadi elkartekoei zuzentzeko aukera izango dute. Zalantzak argitzeko eta galdera mikologikoak egiteko tarte librea izango da.

18:30-22:00 Perretxikoen erakusketa. Era guztietako perretxikoak jarriko ditugu bistara, hartara, herritarrek horien arteko ezberdintasunak ikus ditzaten, eta jatekoak direnak bereiz ditzaten. Jasangarritasun irizpideak jarraituz, 100 mota desberdin  sailkatzea/erakustea hobetsiko da.

19:00-21:00 “Upelgilearen begia” apustu-Jokoa.

21:00 Saskia pisatzea eta sari banaketa. Irabazleak perretxikoz betetako saskia, makila eta labana jasoko du (“saskia bete bihotz”).

22:00 Itxiera

IGANDEA (urriak 13)

PERRETXIKOEN ERAKUSKETA ETA DASTAKETA AZOKAN

10:00-15:00 Perretxikoen erakusketa azokan.

12:00-13:30 Umeentzako marrazketa gunea. Gaia: Perretxikoak.

12:00-14:30 “Upelgilearen begia” apustu-jokoa.

13:00-14:30 Hainbat perretxiko pintxoren dastaketa azokan, borondatearen truke.

14:30 Saskia pisatzea eta sari banaketa. Irabazleak perretxikoz betetako saskia, makila eta labana jasoko du (“saskia bete bihotz”).

15:00 Itxiera