Egilea: Juan Mari Ansa.
Urriaren 18an, El Circo de Lescun, unas montañas de ensueño ikus-entzunekoa eta liburua aurkeztuko dizkigu Juan Mari Ansa mendizaleak.
Gailur garrantzitsuenetako igoerak erakutsiko dizkigu, hala nola Anie, Hiru Erregeen Mahaia, Petrechema edo Acherito.
Bestalde, bigarren atal batean, artzaintzarekin lotutako zenbait kultura-gai ere jorratuko ditu, Le Chemin de la Mâture, Ansabère-ko orratzetara igotzearen gorabeherak edo eta Bigarren Mundu Gerran zehar Passeurs eta iheslarien istorioak ere jorratuko ditu.