pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

PIROGRABATU ERAKUSKETA
Pirograbatua. Ciriaco Irailean._1.jpg
Osteguna Irailak 19tik, , 17:00 - 20:00
Osteguna, Iraila, 19 17:00 - 20:00
Erakusketak

Ciriaco Fabian Sanchezen lanak

Irailaren 16tik 27ra, astegunetan, 17:00etatik 20:00etara.

Irailaren 16an, astelehena, irekiko den erakusketarekin, berrekingo zaio Kultur Etxeko Erakusketa denboraldiari, udako etenaren ostean.

 

Denboraldi berriko lehen erakusketan Legazpin bizi den Ciriaco Fabian Sanchezen pirograbatu lanak izango dira ikusgai.

 

Pirograbatua Metalezko punta-zorrotz goriko tresna batez zurean, larruan edo beste gainalde batzuetan egindako irudia da, XIX. mendearen amaiera aldera erabili zena batik bat.

 

Baina gaur egun ere bada teknika hau erabiliz artelanak sortzen dituen jendea, eta horietako bat dugu Ciriaco Fabian, eta berak egurraren gainean sortzen ditu irudiak.

Ciriaco Fabianen lanak Kultur Etxeko erakusketa aretoan egongo dira ikusgai irailaren  27ra arte, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.

 

Kokapena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan