Legazpiko Udalak eta ikastetxeek Erreka Egunean parte hartzeko animatzen zaitugu.
Aurten “ Let´s Clean Up Euskadi 2024!” kanpainarekin bat egingo du Legazpi herriak. Hori Europa osoko ekintza komuna da, naturara kontrolik gabe botatzen diren hondakin kopuruaren inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizazio-ekintzak sustatzeko, basoetan, hondartzetan, ibai-ertzetan eta abarretan legez kanpo isuritako hondakin horiek bilduz.
Hilaren 28ko goizean, ibaira iritsi behar ez zuten elementu arrotz guztiak kenduko ditugu: plastikoak, metalak, trasteak...
Ingurumena zaintzeko Legazpiarron parte hartze boluntarioa eskatzen dugu.