Doako bisita gidatuak Chillida Lantoki museora eta Chillida Lekura, ekainaren 22an
Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100. urteurrena dela ospatzeko, Legazpiko Udalak, Lenbur Fundazioarekin lankidetzan, txango bat antolatu du legazpiarrentzat Chillida Lantoki eta Chillida Leku bisitatzeko.
Txango hau doakoa da legazpiarrentzat, eta honakoak sartzen dira: bisita gidatuak, joan-etorriak eta aperitiboa.
Hona hemen gutxi gorabeherako ordutegia:
- 10:00: bisitaren hasiera Chillida Lantokin
- 10:00 - 11:00: Chillida Lantokira bisita gidatua
- 11:00: Chillida Lekura autobusa (Bus geltokian, Saturnino Telleria biribilgunean).
- 12:00: Chillida Lekura iristea
- 12:00 - 12:30: Chillida Lekun aperitiboa
- 12:30 - 13:00: Chillida Lekura bisita gidatua
- 13:30: Chillida Lekutik irteera