“Legazpi topalekua” izeneko erakusketan hainbat eragilek, ikastetxek eta elkartek parte hartuko dute, beraien lanekin. Helburua, hainbat abiapuntutatik eta hainbat galdera eginez Eduardo Chillida eskultoreari hurbiltzea da. Euskal eskultoreari emaitza interesatzen zitzaion, azken obra, baina, batez ere, prozesua maite zuen, lana burutzeko argitu behar zituen zalantzak, eta kasu honetan hau izango da abiapuntuetako bat, prozesua, proiektu bakoitzean oso desberdina izan dena.