pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

ORGANO MUSIKA ZIKLOA: Victor Perea
kartelak A4 Victor Perea(baja resolucion)_page-0001.jpg
Igandea Maiatzak 12tik, , 19:00
Igandea, Maiatza, 12 19:00
Musika

Victor Perearen organo kontzertua.

Parrokiak sustaturiko zikloa

 

Víctor Perea García Getafen jaio zen, Madrilen. Hiri horretan hasi zituen musika-ikasketak,
piano eta gitarra espezialitateetan, eta, ondoren, organoa ikasken hasi zen. Goi mailako tituluduna da
organo espezialitatean, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. Bertan, Esteban Landart,
Karol Mossakowski, Mónica Melcova eta Anne Landa irakasleekin prestatu eta trebatu zen.
Era berean, Profesional Tituluduna da Organoaren espezialitatean, Madrilgo "Arturo Soria"
Musika Kontserbatorio Profesionean ikasi eta gero. Ikastetxe horretan Carlos Arturo Guerra Parra eta
Ángel Montero Herrero irakasleekin ikasi zuen, eta Organo Gradu Amaierako Saria eta Ohorezko Aipamena
konposizioan lortu zituen. Kontserbatorio horretan bertan, baxu jarraitua landu zuen Denise de la Herrán
irakaslearekin, eta ganbera-musika, berriz, Jesús Sánchez irakaslearekin, eta, biekin batera, Antzinako
Musikako errezitaldi ugaritan parte hartu zuen. Gaur egun, Musika Masterra ikasten ari da organo
espezialitatean, Stuttgart hiriko Staatliche Hochschule für Musik und Darstellende ikastegian,
Jörg Halubek irakaslearen zuzendaritzapean.
Prestakuntza-urte guztietan, organo-musikarekin lotutako master eta ikastaro ugaritan hartu
du parte, besteak beste, Roberto Fresco, Monserrat Torrent, Roland Dopfer, Olivier Latry, Javier Artigas,
Pieter van Dijk edo Matthias Havinga irakasleek emanda.
Ahots-musika, batez ere musika korala, bere bizitzaren parte da; horregatik, 2018an, Madrilgo
Carlos III.a Unibertsitateko Koruko Zuzendaritza Ikastaroa egin zuen Nuria Fernandez Herranz irakaslearekin.
Organista eta kontinuista gisa kontzertuak eman ditu Espainiako hainbat herritako elizetan,
hala nola Vicalvaroko Antiguako Andre Mariaren elizan, Madrilgo Graziako Zaldunaren Errege Oratorioan,
Colmenar de Orejako Santa Maria Nagusiaren elizan, Segoviako Fuentzislako Andre Mariaren Santutegian,
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian edo Avilako San Bizente Basilikan, besteak beste; baita
hainbat musika-jaialditan ere, hala nola Donostiako Musika Hamabostaldian eta Organoak Plazara
izenekoan.
2016tik 2019ra organista titularra izan da Madrilgo Graziako Zaldunaren Errege Oratorioan, eta
2022tik 2023ra organista Donostiako Martuteneko Sortzez Garbiaren parrokian. Era berean, antolatzaile
gisa aritu da hainbat elizatan, hala nola Madrilgo Bakearen Andre Mariaren Elizan, Vicalvaroko Antiguako
Andre Mariaren Elizan, Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan eta Madrilgo Almudenako Andre
Mariaren Katedralean.
Gaur egun, Madrilgo Santa Kruz parrokiako Mutin/Cavaillé-Coll organoaren organista titularra da.
 
Louis Vierne (1870 - 1937)
Préambulum (Vingt-quatre pièces en style libre Op. 31, Livre I)
 
Wolfgang Amadeus Mozart (1759 - 1791)
Fantasie in F-moll KV. 608
 
Louis Vierne
Berceuse (Vingt-quatre pièces en style libre Op. 31, Livre II)
 
Johannes Brahms (1833 - 1897)
11 Choralvorspiele Op. posth. 122:
O Gott, du frommer Gott
Es ist ein Ros' entsprungen
 
César Franck (1822 - 1890)
Trois Pièces pour Grand Orgue
Fantasie en La majeur
Cantabile
Pièce Héroïque
Víctor Perea Garcia -organoa
Kokapena Legazpiko parrokian

Hurrengo ekintzak