9:00: Goiz Deia Txistulari Taldearen goiz deia.
10:15: Gurutze Deunaren erlikiaren itzulera Mirandaolako elizara, txistulari, dantzari eta herritarrekin.
11:00: Meza Nagusia, Mirandaolako Ermitan, Santikutz Abesbatzaren partaidetzarekin.
12:00: Olagizonei ongietorria eta ohorezko ezpata-dantza.
12:30: Ola martxan jartzea
13:00: ERROMERIAREN HASIERA. Parte hartuko dute: Domingo Agirre eta Haztegi Ikastetxeko Bertsolariak, Korosti eta Sustraiak Dantza taldeetako dantzari txikiak, Doinua Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak eta Goiz Deia Txistulariak.
Jaialdia amaitzean eta bazkal ordura bitartean Trapalata Txaranga.
14:00: Herri Bazkaria. Bakoitzak berea eraman ahal izango badu ere, katering bidezko aukera ere eskainiko da.(Tiketak aurrez jarriko dira salgai)
15:00: Haurrentzako jolasak Lenburren eskutik 17:00ak arte.
16:00: Erromeria, Elustondo anai-arrebekin.
18:00: HERRIRA ITZULTZEA, Trapalata txarangarekin eta erraldoiekin. Herrira iristean kalejira erdigunean.