pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

ORGANO MUSIKA ZIKLOA: Monica Melkova
Legazpiko Organoa.jpg
Igandea Maiatzak 19tik, , 19:00
Igandea, Maiatza, 19 19:00
Musika

Parrokiak sustaturiko zikloa

Monica Melcovaren kontzertua

 

Eslovakian jaioa, bost urterekin hasi zen musika ikasten. Košice Kontserbatorioan pianoa eta
organoa ikasi ondoren, Vienako Musika eta Arte Dramatikoko Unibertsitatean sartu zen. Bertan, organoa
ikasi zuen Hans Haselböck eta Michael Radulescu maisuekin, eta Magistra Artium gradua lortu zuen,
Ohorezko Aipamenarekin eta Bikaintasun Sariarekin. Perfekzionamendu Zikloan sartu zen Parisko Goi
Mailako Musika Kontserbatorioan, eta Olivier Latry eta Michel Bouvard izan zituen irakasle. Meyer Fundazioaren
eta Société Genérale erakundearen Musika Mezenasgoaren bekak jaso zituen. Era berean, Nadia
et Lili Boulanger Nazioarteko Fundazioak beka bat eman zion Lyongo Goi Mailako Kontserbatorioan
inprobisazio-ikasketak egiteko, Loic Mallié irakaslearen zuzendaritzapean.
Arrakastaz parte hartu du hainbat lehiaketatan: Ohorezko Diploma Brujaseko Jaialdian (1997),
Žilina Jaialdiko Ikusleen Saria (1998), Sari Berezia UNESCO Lehiaketan (Lisboa, 2000). Frantziako Orkestra
Nazionalaren organista izan da 2001-2002an eta Concert-Hall Sapporoko egoitzako organista
2002-2003an. Kontzertista gisa jarduera garrantzitsua garatzen du nazioartean, besteak beste, Parisko
Notre-Dame, Saint-Sulpice eta La Madeleine oholtzetan, Dresdeko Hofkirche eta Frauenkirche taulatuetan,
Haarlemeko Sankt Bavon, Tokioko Opera City Hall eta Suntory Hall antzokoetan, Vienako Musikverein-en.
Hainbat bakarlarirekin lan egin du, hala nola Walter Auer, Raphael Oleg, Nora Cismondi, Guy
Touvron, Carlos Mena, Pere Ros, Juan Manuel Gómez, eta Aeterna Bratislava eta Auers Flutery musika-taldeekin.
Grabazioak egin ditu Parisko eta Sapporo Concert-Halleko Goi Mailako Kontserbatorioko
organoetan, bai eta irrati eta telebistarako ere: France Musique, ORF Viena, Suisse Romande irratia, NHK
Tokio, Devin Bratislava irratia, RTBF Brusela, ARTE kanala. Nazioarteko hainbat lehiaketatako epaimahaikide
da, hala nola Chartres, Petr Eben Competition (Txekiar Errepublika), Dudelange (Luxenburgo), St.
Maurice (Suitza), Grand Prix Jean-Louis Florentz, Groningen eta Haarlem (Herbehereak, 2024), eta
zuzendari artistikoa da Orava Organ Prix (Eslovakia) nazioarteko lehiaketan. 2006tik Inprobisazioa
irakasten du Donostiako "Musikene" Euskal Herriko Goi Mailako Musika Eskolan. Irakasle izan da Madrilgo
Katarina Gurska Goi Mailako Ikastetxean eta gonbidatutako organo irakasle Kopenhageko Royal Danish
Akademian.
 
Louis Marchand
( Lyon 1669 - París 1732 )
Grand Dialogue en Ut /París, 1696/
Johann Sebastian BACH
 
( Eisenach 1685 - Leipzig 1750 )
Aria F dur BWV 587*
*François COUPERIN, L’Impériale
Fantaisie et Fugue en la mineur BWV 904
 
Maurice RAVEL
( Ciboure 1875 - Paris 1937 )
Prélude /Le Tombeau de Couperin/
Menuet sur le nom d’Haydn
 
Monica MELCOVA
( Eslovaquia 1974 )
Improvisación sobre temas populares del País Vasco

 

Kokapena Legazpiko parrokian

Hurrengo ekintzak