Txalo produkzioaren eskutik
Egilea: Eve Ensler
Zuzendaria: Begoña Bilbao
Aktoreak: Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia eta Intza Alkain
Sarrera 10 euro
Euskaraz
Emakumeen sexualitateak alderdi asko ditu, aldeak eta ertzak; poliedrikoa da eta eve enslerrek ausardiaz heltzen die guztiei, bat ere baztertu gabe eta klixe, topiko eta estereotipoetatik ihesi.
Egileak hainbat gizarte-klase, adin, arraza eta erlijiotako emakumeei egindako elkarrizketa batzuetan oinarritzen da testu honen jatorria.
Material honekin eve-k benetako testigantzen mosaiko bat eraikitzen du. Batzuk bitxiak dira, beste batzuk lotsagabeak. Beste garratz batzuk. Hala ere, gehienetan umorea nagusitzen da.
Baginaren bakarrizketak emakumeen sexualitateari buruzko "collage" bat dira. Eve Ensler ironiaz eta samurtasunez hurbiltzen zaio, hizkuntza zainduaz eta batzuetan poetikoaz.