KANPORA SARTZEN. Txalo Produkzioak. Euskaraz.
Aktoreak, Xabin Fernandez (bera da baita ere benetako historioaren protagonista) eta Intza Alkain dira.
Zuzendaria: Aitziber Garmendia.
Zuzendari laguntzailea: Sara Cozar.
UMOREZ BETETAKO emanaldi gordiña.
2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen;
egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabinen eta
Birusaren arteko harremanari buruz hitz egiteko garaia heldu da.
Euren arteko elkarbizitzaren testiguak izango gara obra honetan,
azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuz. Pilulak,
estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, kulpa, bakardadea, osasun
mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak
Xabinen eguneroko bizitzan?
Lehen pertsonan idatzitako istorioa da KANPORA SARTZEN.
Sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen
duena, eta seropositibo baten egunerokotasunean gertatzen di-
ren kontuak azaleratu nahi dituena.
Lortuko al dute Xabinek eta Birusak kanpora sartzea?
https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/
Sarrera:10 euro