Joan den astean Gipuzkoako Foru Aldundiko Azahara Domínguez, Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatua eta Iñigo García, Turismo zuzendaria, Urola Garaia eskualdera hurbildu ziren, tokiko turismoaren erakargarritasunak eta horien beharrak eta inguruabarrakbertatik bertara ezagutzeko.
Topaketan, besteak beste, turismoaren jasangarritasuna, industria-ondarea, kultura eta tokiko tradizioa bezalako gaiak jorratu ziren.
Bilera horren ondoren, eskualdeko ondare turistikoko leku garrantzitsuenetako batzuk bisitatu zituzten. Legazpin, Mirandaolako burdinola ezagutu zuten, Eric Galvez alkatearen, Amaia Aizpurua zinegotziaren eta Agurtzane Elustondo Lenbur Fundazioko zuzendariaren eskutik.