pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kultura arloko Ikastaroak 2024-2025
17
Ira
2024

Kultura arloko Ikastaroak 2024-2025

Joskintza, Puntu eta Buztingintza ikastaroetako izen emateak itxita. Tokiak bete dira

Hiru ikastaroetarako eskainitako toki guztiak beteta daudenez, hiruen izen ematea itxi egin da.

 

Oraindik tokiak daude:

 

Irailaren 9tik 19era: EGUR TALLA IKASTARORAKO IZEN EMATEA:Irailaren 23an hasiko da 24 ordutako ikastaro hau. Saioak astelehenetan izango dira. Bi ordutegi izango dira aukeran, 16:00-18:00 edo 18:00-20:00, biak arratsaldez. Txirbil elkarteak udalaren laguntzaz antolaturiko ekintza dugu honako hau. Ikastaroaren kostua 40€takoa izango da, eta hasten den egunean egin beharko da ordainketa.

 

Irailaren 9tik 27ra: ESKULANETAKO IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Urrian hasi eta ekainera bitartean eskainiko da, astearte edo ostegunetan 15:30eatik 18:00etara. Izen ematea Kultur Etxean. 36€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 8

 

Eta ez ahaztu ez dira ikastaro bakarrak izango.

Hala Arkatza Elkartearen Marrazketa eta Pintura eskolak, oraindik tokia badagoenez, izen ematea zabalik mantenduko da tokiak bete arte.

Sustraiak Dantza Taldeanizen ematea egin bada ere, ateak irekita dituzte bertaratu nahi duten guztientzat. Gutxieneko adina 5 urte.

Iraila guztian Korosti Dantza taldean izena emateko aukera izango da: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo 688852624 telefonora deituz.

 

Udalak antolatu edo/eta diruz lagundutako ikasturte guztiko ikastaro eskaintza eskuliburuan

 

Eskuliburua ikusi

 

Albiste guztiak