10:30etik-13:00etara Agirre Etxeberri atarian Santikutz kalerantz, egongo dira
Osakidetzak argitaratutako azken txostenaren arabera, Legazpiko Covid tasa 2.105ekoa da, eta, horren ondorioz Udalak Olentzero eta Mari Domingiren haur-erronda ez egiteko erabakia hartu du eta horren ordez, ume legazpiarren zain egon daitezela Agirre Etxeberriko atarian, Santikutz kalerantz dagoenean.
Olentzerok eta Mari Domingik dena prestatu dute legazpiar haurrengandik hurbil egoteko. Horrela, abenduaren 24an, 10:30etik 13:00etara, Agirre Etxeberri etxeko ataripean egongo dira, Santikutz kalera ematen duenean. Bertan hartuko dituzte haurrak, COVID kutsatzea saihesteko beharrezko segurtasun-distantziak gordez.
Aurten ere bi postontzi jarri dira kalean, haurren ilusio eta nahi guztiak dituzten gutunak jasotzeko.
Postontzi bat Kale Nagusian jarri da eta bestea Laubiden. Postontzi horiek Agirre-Etxeberrin egongo dira hilaren 24an, eta bertan ere utzi ahal izango dira gutunak.