Ekintzen egitarau berezia eskainiko du
Gabonak bueltan ditugu eta horregatik, urtero bezala, Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak egitaraua berezia eskainiko du egun hauetan zehar.
Joan den larunbatean, abenduaren 18an, Eit Point neska-taldeak Gazte-txokoa girotu zuen Gabonetako apaingarriekin.
Abenduaren 22an eta 30ean Zerbitzuko pareta batzuk berrituko dira, beste neska talde batekin.
Abenduaren 23an, Donostiako Txuri-urdin Izotz jauregira joango dira 24 neska-mutilekin. Ekintza honetan parte hartzen duten nerabeek COVID ziurtagiria eduki beharko dute.
Abenduaren 29an Donostiako Laser parkera joango dira 17 nerabeekin.
Urtarrilaren 2an, Zerbitzuak 18 urte betetzen ditu eta Disko-festa egongo da. Egun horretan mozorrotuta etortzen direnek, zozketa berezi batean parte hartzeko aukera izango dute.
Zozketako irabazleek urtarrilaren 7an Gazte-txokoan bazkaria izango dute.
Ekintza hauetan izena emateko azken eguna abenduaren 16a izan zen.
Bukatzeko, abenduaren 24ean, 25ean, 26ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an ez da zerbitzurik eskainiko. Honetaz gain, ekintza bereziak egiten diren egunetan, ez da ohiko zerbitzua eskainiko.