Azaroaren 18an, osteguna, 19:30ean Latxartegi Aretoan.
Ikus-entzunezko urteko programazioarekin jarraituz, bideo emanaldi bat proposatu nahi dizuegu hilabete honetan, Ander Ibarguren eta Unai Segurajauregi legazpiarrek Julen Agiriano eskoriatzarrarekin eginiko bidaia jasotzen duen lana hain zuzen ere.
2019-2020 neguan egindako bidaia da bideoan kontatzen duguna, justu Covid-19 pandemiaren aurretik. Hiru mendizale elkartu ginen, Ander Ibarguren eta Unai Segurajauregi legazpiarrak eta Julen Agiriano eskoriatzarra.
Aconcagua mendia Unaik aurretik begiz jota zeukan eta hirukotea osatu genuenean bertara joatea erabaki genuen. Mendizaleen artean ez da mendi zail gisa katalogatzen, ez igoera normaletik behintzat, baina mendi egokia da norbere gorputza goi mendietako alturan nola moldatzen den ikusteko. Hau izan zen Aconcagua helburu jartzearen arrazoi nagusia, aurrez ez horren urrun ditugun Pirineoetan eta Alpeetan ibiliak ginen, baino behin ere ez horren mendi altuetan, Aconcagua mendiak 6.991m baititu.
Behin bertan, hasierako aklimatazioa Vallecitos deritzon bailaran egin genuen eta ondoren sartu ginen Aconcagua parke Nazionalera, bertan aklimatazioa amaitu eta gailurrerako saiakera egiteko.
Bidaia honetan behin baino gehiagotan konturatu ginen aldaketa klimatikoak inguru horietako bailaretan zein nolako eragina zuen, hasi Aconcagua menditik eta Mendoza hiribururaino. Arazo hau ardatz harturik bidaian zehar izandako bizipenak kontatzen ditugu bideo honetan.
Emanaldia doakoa izango da, eta sarrera librea izango da espazioaren edukiera osatu arte.
Musukoa derrigorrezkoa izango.
Latxartegi Aretoko ateak emanaldia baino 30 minutu lehenago irekiko dira, jende pilaketak ekidite aldera.
Ekitaldian ezingo da jan eta edan.