pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Arimaz Kamera Orkestra Azaroan Musika Zikloan

Azaroaren 1ean, osteguna, 19:00etan Legazpiko Parrokian

Azaroan Musika Zikloko lehen emanaldia Santikutz Abesbatzaren eskutik datorkigu. Barkarlari arituko dira emanaldian: Sopranoa: Arantza Etxabe; Oboea: Iker Nausia; Biolina: Maddi Arana. Guztiak Kepa Martine de Albenizen zuzendaritzapean.

 

Arimaz Kamera Orkestra.

Taldea Tolosako Musika Eskolaren itzalean sortu zen, bada hamarkada bat baino gehiago, soka instrumentu ikasleen formazioa osatzeko asmoz.

Gaur egun, Musika eskolako ikasle eta ikasle ohiz osatua dago, eta eskolako irakasleen parte hartzea ere badu.

Musika Jaialdi ugaritan parte hartu du, hala nola, Barroko Aire , Donostiako Musika Sakro Zikloa, Lasarteko Musika Astea, Hondarribiko Musika Sakro zikloan, Azkoitiko Nazioarteko Organo Erromantiko Zikloa,…

Eta urte hauetan egitarau anitzak eskaini ditu: Hinichen en Oboerako Kontzertua, Telemanen Tronparako kontzertua, Bach eta Mendelssohnen Kantatak, Debussyren Arpa eta Orkestrarako Danse Sacre et Macabre, Griegen Piano eta Orkestrarako Kontzertua, Schuberten Amaitugabeko Sinfonia,…

Joan den urtean, Ordiziako Barroko Aire jaialdian hirugarrenez parte hartzeaz gainera, Mozarten “Basiten udn Bastiene” opera eskaini zuen Tolosako Leidor aretoan.

 

Arantza Etxabe Calvo - Sopranoa

Donostian jaioa, Musikabi eta Donostiako Musika Kontserbatorioan ikasia da.

Hainbat abesbatzatako kide izan da, eta da gaur egun ere, eta guztietan bakarlari gisa aritu izan da, eta aritzen da. Franz Brandl eta Rita Damsekin aritu da gainera, ahots heziketa ikastaroak egiten.

Bakarlari aritu izan da Euskal Herriko eta Espainiako hainbat jaialditan, eta orkestra eta instrumentu taldeekin elkarlan ugari egin izan ditu.

Gaur egun musika irakasle eta zuzendari lanetan ari da.

 

Iker Nausía - Oboe

Donostian jaioa, bertan egin zituen Oboe ikasketak, Baiona eta Alemanian osatu zituenak.

Bakarlari aritu da askotan eta orkestra askorekin. EGOko (Euskadiko Gazte Orkestra) kide izan da, eta 2005etik 2007ra Bartzelonako Liceo Antzokoko Akademiako Orkestrako kie izan da.

Gaur egun, Tolosa eta Elgoibarko Musika Eskoletan irakasle ari da, eta ohiko kolaboratzailea da Nafarroako Orkestra Sinfonikoan.

 

Maddi Arana - Violín

Gasteizen jaioa, bertan egin zituen lehen ikasketak. Ondoren etorriko ziren goi-mailako eta hobekuntzakoak, Berlin, Musikene eta ESMUCen. Auditorio entzutetsuetan aritu izan da errezitaldiak eskainiz, bakarlari hainbat orkestrarekin , eta kolaboratzaile beste hainbat orkestra eta musika garaikide intrumentu talderekin.

 

Kepa Martinez de Albeniz - zuzendaria

Tolosan jaioa, bertan egin zituen lehen musika ikasketak. Donostiako Kontserbatorioan lortu zuen Tronpetako Goi Mailako Gradua, eta Alemanian egin zituen zuzendari ikasketak.

Gaur egun honako hauetan ari da zuzendari lanetan: Arimaz Kamera Orkestra, Zestoako Banda, Santa Cecilia Abesbatza eta San Ignacio Eskolania; gainera, Capilla de Música de Santa María del Coro de San Sebastián, Conductus Ensemble eta Hondore Abesbatzetako kidea da.

 

Hona eskainiko duen egitaraua.

 

Telemann, Georg Philipp (1681-1767)

-     Overtura de la Suite en Do mayor “La Bouffonne” TWV 55:C5

Bach,Johann Sebastian (1685 – 1750)

-          Concierto para Oboe y Violín en Do menor BWV 1060R

o   Allegro

o   Adagio

o   Allegro

Telemann, Georg Philipp (1681-1767)

-          Overtura de la Suite en Sol mayor “La Bizarre” TWV 55:G2

Bach,Johann Sebastian (1685 – 1750)

-          Cantata “Ich bin vergnügt mit meinem Glücke” BWV 84

o   Aria: Ich bin vergnügt mit meinem Glücke

o   Recitativo: Got ist mir ja nicht schuldig

o   Aria: Ich esse mit Freuden mein weniges Brot

o   Recitativo: Im Schweisse meines Angesichts

Choral: Ich leb’ indess in dir vergnüget