pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zuzentasun sistema

LEGAZPI EREDUGARRIA

 

Legazpiko Udalak, bai ekintza sozialei dagokienean baita gure gizartea gobernatzeko erari dagokionean ere, aldaketa sakon baterantz jo nahi du, herritarrak politika sendo eta komunikatiboa dagoela hauteman dezan, gobernantza onagatik apustu irmoa egiten duen eta konfiantza, itxaropena eta ilusioa sortarazten dion politika. Legazpiko Udala gobernantza onaren eredu bihurtu nahi dugu; hierarkia eta kontrolean oinarritzean baino kooperazioan oinarritzen dena, non protagonismoa prozesuek, kooperazioak eta konfiantzak eskuratzen duten.

 

Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erakundearen Zuzentasun Sistema oinarri hartuta, Legazpiko Udalaren Erakundearen Zuzentasun Sistema diseinatzea erabaki da. Bertan sartuko dira ondorengoentzako Kode Etikoak edo jokabide egokien kodeak: gobernu-ardura duten udaleko kargu publikoak, gobernu-ardurarik ez duten hautetsiak, udal enplegatu publikoak, diru­ laguntzen hartzaileak eta Udalarentzako lan egiten duten hornitzaile eta kontratistak.

 

Legazpiko Udalaren Erakundearen Zuzentasun Sistema helburu, printzipio eta berme-erakunde batzuen bidez osatuta dago; eta, horrezaz gain, gardentasun, kontu emate eta ebaluazio mekanismoak ere baditu, horien bidez, bere osotasunean, azpiegitura etikoa eraiki eta zuzentasun politika finkatzeko.

 

Udal Batzarrak, Legazpiko Udalaren Erakundearen Zuzentasun Sistema, 2017 azaroaren 29an egin zuen bileran onartu zuen.

Ikus Legazpiko Udalaren zuzentasun sistema