pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

 
Eskolako Agenda 2030-eko ikasleek proposatuta, Uggasa eta Urola Garaiko udalek informazio-plakak jarri ditugu gure hiriguneetako zuhaitzen oinetan.
 
Plano honetan, Legazpiko 40 zuhaitzen kokapena eta haien azalpen-fitxak ikus ditzakezu.
Klikatu eta zuhaitz bakoitzaren bitxikeriaren bat ezagutuko duzu. 
 
Ba al zenekien ezpel-zurak ez duela flotatzen,  haritzek ez dutela urtero fruiturik ematen edo zer den “erresonantzia zura”?
Anima zaitez eta bueltatxo bat eman Legazpiko zuhaitzei erreparatuz.

 

 

 

1290 Legazpi lehen aldiz aipatzen da agiri zaharretan.
1338 Legazpiri burdinola-foruak eman zizkioten,
1384 Legazpi Seguraren menpe geratu zen.
1412 Baserritarrek eta olariek hitzarmena sinatu zuten.
1430 Legazpiko udalerria lehen aldiz mugarritu zuten.
1480 Eliza nagusian kanpai handia jarri zuten.
1483 Olabasoen eta herri-lurren arteko mugak ezarrizituzten.
1506 Segurak baimena eman zion Legazpiri Armen Alardeak bertan egiteko.
1509 Legazpiko elizak batutako dirua Segurako elizak eta Lazkaoko jaunak eraman zuten.
1527 Olagizonen eta baserritarren arteko azken liskarra piztu zen.
1533 Herriko lehen ordenantzak onartu ziren.
1538 Istiluak sortu ziren Biozkornako bidea zela eta.
1580 Mirandaolan “miraria” gertatu zen.
1593 Uholde handi batek ia zubi guztiak suntsitu zituen.
1599 Izurriak Legazpiko bizilalagunei kalte handiak eragin zizkien.
1608 Legazpi herri independente egin zen, Seguratik aske.
1609 146 familiak ordaindu zituzten udal zergak.
1626 Kontseju etxe zaharra eraiki zuten.
1633 Iruñeko gotzainak Mirandaolako gertakaria miraritzat jo zuen.
1638 Bost burdinola geratu ziren Arabaolatzako burdinola erre eta gero.
1652 Domingo Agirre misiolaria jaio zen.
1700 Eliza nagusiko lehen harria jarri zuten.
1704 Bikuña Almiranteak Portugalgo itsasoan borrokatu zuen.
1705 Udal Ordenantza berriak indarrean jarri ziren.
1720 Eliza nagusiaren kanpo aldea amaitu zuten.
1721 Madrilgo gorteko infantek Legazpin egin zuten lo.
1730 Gaur egungo udaletxea eraikitzen hasi ziren.
1750 Legazpiko hirugarren taberna bat ireki zuten Kontseju berrian.
1761 Alkateak karguaren zina San Migel ermitan egin zuen azken aldiz.
1781 Bederatzi irin errota zeuden Legazpin.
1794 Deskargako gainean lau gazte legazpiar fusilatu zituzten.
1805 Azpikoetxeko papertegia lehen aldiz aipatzen da agirietan.
1807 Legazpiko eliza Seguratik eta Lazkaotik aske geratu zen.
1810 Kontsejuak herri-lur gehienak saldu zituen. 
1824 Telleriarteko San Joan ermita eraiki zuten.
1832 212 etxebizitza zeuden Legazpin, 170 alokairuan.
1848 Atagoitiko errepidea egin zuten.
1852 Legazpik Oltzako ur-larreen gaineko eskubidea lortu zuen.
1863 Legazpi eta Urretxu arteko errepidea egin zuten.
1864 Beasain-Altsasu trenbide zatia inauguratu zuten.
1874 Candelario Iturbek kartutxo lantegia eraiki zuen Elbarrenan.
1886 Brinkolako San Agustin ermita eraiki zuten.
1888 Bengola burdinola itxi zuten, Gipuzkoako azkena.
1888 Pedro Segurak teileria bat eraiki zuen Elbarrenan.
1889 Udanako lehen labea eraiki zuten.
1908 Segura, Echeverria y Cía. lantegia sortu zuten, gero PESA izango zena.
1909 Brinkolan tren-geltokia egin zuten.
1915 Etxetorre eraiki zuten, langileen lehen etxea.
1921 Gerhard Bähr euskaltzain urgazle izendatu zuten.
1927 Kontsejuetxe zaharra eta Ospital zaharra eraitsi zituzten.
1930 Laminazio bidean aitzurren fabrikazioa hasi zuten.
1931 Patriziok bere lehenengo altzairutegia eta laminazioa martxan jarri zituen.
1932 Kale berria ireki zen, gaur egungo Kale Nagusia.
1933 Lehen udalbatza demokratikoaren agintea hasi zen.
1936 Aizkorrondoko Tubobidea egiten hasi ziren.
1936 Gerrak garaian 57 legazpiar hil ziren.
1942 Buen Pastor ikastetxea ireki zuten.
1945 Ilintxa jolas-elkartea sortu zuten.
1950 Golde diskoen ekoizpena hasi zen.
1952 Mirandaola burdinola berreraiki zuten.
1957 Olaetxe, Bengolea eta Takolokoa eraitsi zituzten.
1964 Herriko bertsolarien lehen txapelketa egin zen.
1967 Kimu Berri ikastola sortu zuten.
1974 Legazpik 10.000 biztanle izan zituen lehen aldiz.
1979 Bigarren udalbatza demokratikoa agintean jarri zen, Frankoren diktadura amaitu eta gero.
1981 Barrendiolako urtegia inauguratu zuten.
1992 PESA hiru enpresetan banatu zen.
2009 Altzairutegia itxi zuten.

 

1290 Legazpi lehen aldiz aipatzen da agiri zaharretan.


1338 Legazpiri burdinola-foruak eman zizkioten


Legazpi herriaren eta izenaren sorrera

Herri muga barnean oraindik Jentiletxe eta Jentilola izenez ezagunak diren aintzinako burdinolak izateak, sorreraz Legazpi jentilen garaikoa eta hain zuzen, Jesukristo baino lehenagokoa dela pentsatzera bultzatzen du. Legazpiri buruz dugun lehen agiri idatzi eta zehatza 1290. urtekoa da. Gaztelako Santxo IV.ak aipatzen du zera adierazterakoan:

 

"...tengo por bien que las ferrerias que son en Legazpi masuqueras, que estan en yermo, e las hacen robos los malos homes e los robadores, que vengan más cerca de la villa de Segura..."

 

 

Legazpi izenaren hitzerroa

Hitz-azterlari denek bigarren zatia, -azpi delakoa, zati oso bat bezala hartzen dute. Aldiz izenaren lehen zatian ez datoz bat:

"legats" = mendietako lur harritsua aipatuz.
"legatz" = harmarrian agertzen diren bi arrainak kontuan harturik,
"leku" = mendi garaiez inguraturik haran batetan aurkitzen da eta.

 

Badirudi hitz honen erroaren esanahia jakiteko irizpide zuzena ondoko hau dela: dakigunez olagizonak ingurutako mendietan hornitzen ziren burdinaz eta batik bat Lekanburun (gaur Oilargain; Zerain eta Mutiloako mugen artean). Gero haranean lantzen zuten Urola ertzetan. Lekan-eko gailur edo buruari Lekanburu zioten eta Lekan meatzen beheko aldeari Lekan-azpi (Lekanazpi, Legazpi). Hain zuzen, Legazpi eta Lekanburu leku geografiko berdin baten goialdea eta behealdea lirateke.

 

Legazpiko Hirigunea

Hirigunea, seguru asko, 1608. urtean sortu zen, Seguratik bereizi eta gero. Gorde den Legazpiko plano zaharrena 1805. urtekoa da. Orduan kale bat, plaza, ospitalea, udaletxea, herri-ostatua, 40 etxe eta eliza nagusia zeuden. Inguruan 124 baserri. Herria ez zen 1920. urte arte aldatu. Urte horretan industriaren garapenak herriaren zabaltzea ekarri zuen berekin; horrela, hirigunean eskolak eta pilotalekua eraiki ziren eta 30-40 hamarkadan Kale Nagusia sortu zen.

 

1940. urtetik aurrera, garai haietako hirigintz irizpideak jarraituz, hiri-auzoak eraiki ziren: mendebaldera San Inazio, Arantzazu,... 1956. etik aurrera iparraldean Urtatza, Laubide,... Eta hegoaldean Itxaropen eta Almirante Bikuña, horiek denak Etxebizitzaren Ministerioa eta Lur-Legea aldarrikatu ondoren. Landa-auzoak: Brinkola auzoa hirigunetik 2 km.tara dago eta 1864an garrantzitsua izan zen trenbidea eraiki zelako. Telleriarte auzoa hirigunetik kilometro batetara dago eta bertan aipatzekoa da Elorregi jauregia, auzoko etxe eta mendiak menperatu baitzituen.

KALE IZENDEGIA PDF FORMATUAN

Kale izendegia

Kale izendegiaren testua

 

 

IKURRAK

 

logo color1logo b-n1

 

 

 

 

 

bandera reverso mini

 

 

 

Legazpiko udalerriko armarri eta bandera ofizialen ezaugarriak 

 

ERESERKIA (letra)

Aizkorriren itzalpean

Urola ibaiak bustiz
Harrotuz jaio zera
Legazpi, gure herria

Sshu klan sshu klan klan

Ibaitik zeharrolak
Mendietan haizeolak
Olagizon, lurra
Gure harroa, Mirandaola

Santikutzak babesten gaitu
Legazpiar guztiok
Gerora begira gu
Itxaropenez eta ilusioz

Legazpi
Menditartean sarturik
Euskal Herriko gurutzean
Jende jatorra zabalean
Gora Legazpi

 

nota musikalak

Ereserkia 

(partitura 2ª voz coro)

 

Ereserkia MP3 formatoan

Ereserkia irudiekin

 

BRINKOLAKO ERESERKIA

BRINKOLAKO ERESERKIAREN AUDIOA

UDaletxea

1730.urtean gaur ezagutzen duguna eraiki zuten. Auzokideek auzo lanean, herriko arotzei eta harginei laguntzen zieten. Herriak bizi zituen arazo ekonomikoak zirela eta, 20 urte kosta zitzaien eraikitzea. Egilea ezezaguna da baina Martin Carrera izan zela pentsa daiteke. Harlanduzko aurrealdeak, hiru arkuko ataria, Oñatiko Xabier Bikuñak eginiko Haraneko armarriak agertzen du. Barruan Alonso Cohomontek burdinean landuriko harmarria dago.

 

Udaletxea   Udaletxea atzetik

 

 

Andre Maria Zeruratzea parrokia

Eliza

 

 

Oinplano basilikoa du eta hiru nabe ditu. Erdikoa nagusia eta bi albotakoak behe eta hestuagoak. Oina eta zutabeak berpizkunde garaikoak dira. Ganga, berriz, gotikoa. Aldare nagusiko aldareburua, Pedro Kintanak egur polikromatuan egina, barrokoa da.

 

Lau hilobi: Elorregi orubekoa, Bikuña orubekoa eta bi hilobi ezaugarririk gabe. Kanpoaldetik hauek nabarmentzen dira: kanpandorrea, Pedro Carrera maixuarena, atari zabala, Pedro Carrera zenaren semeak eraikia.

 

Bikuña Jauregia

Bikuña jauregia

 

 

Gaur egun LENBUR Fundazioaren egoitza. 1992.urtean berregin zuen Lantegi eskola batek. Bulegoez gain, ekitaldi areto bat eta erakusketa areto eder bat ditu. XVII.mende bukaeran eraikitako jaunetxea. Oin karratua du, harlanduzko eta adreiluzko aurrekaldea, lau balkoi, hamarri bikaina eta hareharrizko losaz osaturiko sarrera plazatxoa ditu. Alde batean egurrezko barrenbide zabal bat du. Beste guztia harrihorma eta adreilua da. Bikuñatarrek 1212.urtean Tolosako Navasetan eta 1227-an Baezako harketan hartu zuten parte.

 

Beren Harmarria lekuko: Miramamolingo kataiak, ilgora batzuk eta Ander Deunaren gurutzeak.

 

 

Elorregi Jauregia

Elorregi Jauregia

 

 

Telleriarte auzoan dago. Karlos V.ak sorturiko maiorazkoa.

 

Jauregia ereduzko euskal oinetxe bikain bat da. Arkuteria bikoitza, harlandua eta gezileihoak ditu.

 

 

 

Motxorroko San Miguel

Motxorro

 

Auzategitik urrun eta aparte samar, Legazpiko haraneko baselizarik zaharrena da, esaten denez, bertako lehen eliza nagusia. Harrihormazkoa teilatua zurezkoa, bere zoru artistikoa da bertan deigarriena: mosaiko eran, errekarriz eta adreiluz osaturiko lau irudi geometriko agertzen ditu.

 

Bertan nagusitzen den aldarea txurrigeresko erakoa da. Baselizatik gertu, bide ondoan, herriko guruztoki bakarra dago, herritarren artean "Santutxu" izenez ezaguna.

 

 

Mirandaolako Gurutze Donea

Mirandaola eliza

 

Burdinolarekin batera multzo arkitektoniko bat osatuz 1952.ean eraiki zen. Data horretan, burdinolaren berrikuntza ere aurrera eraman zen.

 

1580.eko gurutzea gordetzen du eta bere horniketan gertaerari buruzko Soler Blaskoren zenbait pintura nabar-mentzen dira.

 

 

 

Telleriarteko San Juan

Telleriarte san juan

 

Telleriarteko auzoan bertan, Elorregi jauregi parean. Eliza Nagusia urrun zutela eta auzoen eskariz eraiki zen. Ate gainean agertzen den datari jarraituz 1824. urtean jaso zela esan genezake.

 

Bi mende lehenago Elorregitarrek beste baseliza bat eraikia zuten, baina erabilezina zen. Egungoan, Julio Beobidek landuriko San Juan Bautistaren taila gordetzen da.

 

 

Burdinaren Haranean Barrena

 

Aizkorriko Naturgunearen magaletan, burdinaren eraldaketa zuzenean bizitzeko aukera eskaini nahi dizu LENBURrek, XIV.mendean garai hartako olagizonek artisaulan hutsean egin ohi zuten moduan. Horrekin batera, Euskal Burdinaren museoa, Artzaintzaren ekomuseoa eta Ogiaren Txokoa. Gainera, Mirandaola parkeak eskaintzen dizkizun zerbitzuak ere erabili ahal izango dituzu: haur-parkea, pilotalekua, mahaiak, erretokiak, denda, taberna, aparkalekua, eta txirringaz eta oinez egiteko ibilbideak. Bestalde, hirigunean, 50eko hamarkadan langileek zuten bizitza soziala erakutsiko diguten bestelako tokiak bisita daiteke eta baita Chillida lantoki museoa ere. 


Mirandaolako burdinola eta baseliza: multzo arkitektoniko bat osatuz 1952-an eraiki zen baseliza eta berriztu zen burdinola. Apirila eta urria bitarteko igande guztietan eta azaroa eta martxoa bitartean hileko lehenengo igandetan jartzen da martxan burdinola.

 

 

 

 

  • Euskal Burdinaren Museoa: Legazpiko antzinako galdaketa-fabrika batean kokatzen den Euskal Burdinaren museoak burdinaren inguruan ikuspuntu anitz aurkezten dizkigu modu jostagarri eta erraz batean. 
  • Artzaintzaren Ekomuseoa: Erreizabal baserrian dago eta, bertan, Idiazabal izeneko ardi-gazta non eta nola egiten den ikus daiteke. 
  • Ogiaren txokoa: Igaralde-goena baserrian dago eta ogia eskuz nola egiten den ikus daiteke. Egun bat 50eko hamarkadan:
  • Langileen ibilbidea: San Inazio auzoan eta inguruan. 50eko hamarkadako etxebizitza, ikasgela eta kapera ikus daitezke. Chillida Lantoki Artearen eta Industriaren topaketarako gune bat da. Eduardo Chillidak esparru industrialarekin izandako erlazioan zentratzen da, eta bereziki, Legazpiko Patricio Echeverriaren forja handiarekin. 
 
 

Historia topikoz beterik dago. Haranaren eta, geroago, Legazpia edo Legazpi herriaren historiari buruzko azterketak ez dira baieztapen horretatik salbuetsita geratzen.


Hala ere, Legazpi herriaren historiaren laburpena eginez hasiko gara. Horrela, kristautasuna lur hauetara iritsi aurretik, herri-sinismenaren arabera, Legazpi haranaren goialdean "jentilak" (mitoek eta kondairek diotenaren arabera, garai haietan kristauak ez zirenei emandako izena) bizi ziren. Baieztapen hori agirietan dago jasota (batik bat, elizaren inguruko auzietan); agiri horietan "antzinako garaietan" haranean zeuden burdinolak "jentiletxe" edo "jentilula" izenekin zirela ezagunak irakur daiteke. Jentilek burdina ekoizteko sekretua ezagutzen zuten eta burdin hori mendietako goialdeetan ezarritako "haizeoletan" lortzen zuten.

 

 

Eta, "haizeola" horien aztarnarik aurkitu ez badira ere, oso oinarrizko labeak zirela uste dugu, kono-enbor formakoak, eta bertan lortzen zen burdinaren kantitatea eta kalitatea oso irregularra izango zen. Gaur egun, jatorrizko labe horien aztarnak "zepadiak" dira; zepadi horietan egur-ikatzaren hondarrak aurkitu dira eta, kimikoki analizatu ondoren, hondar horiek gutxi gorabehera 1080. urtera eramaten gaituzte. Zepadi horiek gure gaur egungo udalerriko hainbat tokitan agertu dira: Larrosain, Salibieta, Otañu, Teniola, Basaundi, Biurrain, Aizaleku, Korta,etab.


Baina Legazpin badugu bere populatzearen antzinako beste aztarna bat: Arrolamendi-Udanan, Oamendin edo Aizkorrin gorde diren "harrespilak" (tumuluak). Horrek, gutxi gorabehera orain dela 4.000 urteko nekazal-kulturaz hitz egiten digu, neolitiko-aroaz, garai haietan hasi baitziren abereak hazten eta landareak landatzen; orduan hasi zen, halaber, kultura megalitikoa, garai haietan metalurgia ezagutu zen eta. Legazpin, tumulu horiek zituzten garrantziaz jabetu zen lehena Saturnino Telleria (1880-1947) izan zen, "mediku zaharra" izenez ezaguna zen legazpiarra. Berak bere kontu hondeatu zituen Arrolamendiko tumuluak.
Ez dugu hemen guk argituko zeintzuk izan ziren Legazpiko lehen biztanleak. Jakin badakigu, eta zientifikoki egiaztatuta dago, gure haranean burdina antzinatik lantzen dela. Bestetik, olagizonak laster hasi ziren baserritarrekin auzietan (lehenengo auzia 1412. urtekoa da), biek esaten baitzuten haraneko lehenengo biztanleak zirela. Hala ere, horrek ezin gaitu baserritarra edo abeltzain-nekazaria haraneko antzinako biztanle izan ez zenik esatera eraman. Gure herrian oraindik oso gutxi aztertu badira ere, baserritarrak ere antzinakoak direla egiaztatzen dute aurkitutako "sarobeak" (korta-basoak). Sarobe horiek udakoak nahiz negukoak izan zitezkeen eta korta-basoaren erdi-erdian kokatutako harri bat erreferentziatzat hartuta eratutako zirkulu biribil-biribilak ziren. Aztarna horiek benetan antzinakoak direla egiaztatu da (Kristo ondorengo 0-200 urtetakoak).


Garai haien inguruan oso datu gutxi ditugunez, lankidetzaren eta okupazioaren arteko erdi-bidean, baserritarrak Legazpiko mendi eta basoetako jabe ziren olagizonentzat interes gutxi zuten lurrak okupatzen hasi zirela pentsa dezakegu. Horrela, 1412. urtean, baserritarren eta Legazpi haraneko burdinoletako jauntxoen artean haraneko mendiak ustiatzearen inguruan sinatu zen hitzarmenean honako erabakia hartu zen: baserritarrek ordura arte landu zezaketen lurzoru irekiak bakarrik laboratu eta landa zezaketen baina ezingo zuten lan egin lurzoru itxi eta landatu gabeetan.


Olagizonek ez zuten nahi nekazaritzarako eta artzaintzarako lurrak zabal zitezen, horrek baso-lurrak gutxitzea ekarriko zuelako eta egurra ezinbesteko lehengaia zitzaien burdinolan: burdina-tona bat lortzeko bi tona egur-ikatz behar zen eta bi tona ikatz lortu ahal izateko lau tona egur-ikatz behar zen.
Bi gizatalde horiek bi lege-kode desberdin zituzten. Olagizonek burdinolen foruak (1338) zituzten; foru horiek antzina-antzinatik olagizonen pribilegioak ezartzen zituzten, batik bat, lurrak edukitzeari buruzkoak, baina, denbora igaro ahala, nobleek begiak jarri zituzten lur horietan. Lekuko gainontzeko biztanleak, hala ere, landa-erregearen gehiengoa arautzen zuten legeen menpe zeuden; lege horien arabera, nobleek beraien legea inposatzen zuten, lehen instantzian bederen, oraindik lortu gabe baitzegoen errege-herriaren estatusa (errege-herriek errege-hirien menpe baitzeuden eta Erregearen babes zuzena zuten).


Eta horrela, XIV. mendearen amaieran Legazpi herriaren historian garrantzi handia izan zuen gertaera bat jazo zen: harana Segura hiriaren jurisdikziora anexionatu zen (1384. urtea). Garai txarrak ziren, segurtasun gutxikoak, batik bat Nafarroako mugako gaizkileek eraginda eta, bestetik, garaiko Ahaide Nagusien gaiztakeriak eten gabekoak zirelako. Ez zegoen okerkeria zuzentzeko aginte indartsurik eta, beraz, herri txikiek herri handiekin elkartuz gero, haien duintasuna eta eskubideak salbu egongo zirela uste izan zuten. Horregatik Legazpik Segura hiria aukeratu zuen, Segurak harresia zuelako eta hiri armatua zelako. Halaber, urte berean beste zazpi "unibertsitate", "kolazio" edo "leku" elkartu ziren Segura hiriarekin: Mutiloa, Idiazabal, Zegama, Zerain, Ormaiztegi, Gudugarreta eta Astigarreta. Legazpiren menekotasun-hitzarmenean bateratzea "saririk gabe eta indarrik gabe" egiten zela aitortu zuten alde biek, askatasunez alegia. Horrela legazpiarrek ondasun guztiekin gelditzen ziren, mendiak eta lurrak, korta-basoak, urak, larreak, zelaiak eta belarrak eta ondasun guzti horiek nahi zuten moduan erabil zituzketen, Segura hiriak bertan parte hartu gabe eta bateratze aurretik baino lehen zuten askatasun berarekin. Legazpiarren menekotasuna Segura hiriarekiko jurisdikzio zibilera eta kriminalera mugatu zen, hau da, Segurako Alkatea izango zen Legazpiko herritarrak epaituko zituena; hala ere, gure herriak Epaimahai nagusia izango zuela erabaki zen. Gainera, geroz eta handiagoa zen Segura hiriari zegozkion zergen derrama edo banaketetan lagun behar zuen Legazpik berari zegokiona ordainduz.


Agirian jasotako gertaera horren berri izan aurretik badakigu Legazpi hor zela, joan den 1290eko apirilaren 18an, Gasteizen, Antso IV.a erregeak eman zuen pribilegioan edo hiri-gutunean agertzen delako. Horrela dio agiri horrek: "E por les hacer mas bien o mas merced, tengo por bien que las ferrerías que son en Legazpia masuqueras, que están en yermo, e les hacen robo los malos homes e los robadores que vengan mas cerca de la villa de Segura e las pueblen, que sean mas abonadas e mas en salvo". Agiri horretan agertu zen Legazpi herria lehenbizikoz idatzita.


XV. mende hasieran gure herriaren lurraldeak antolatu egin ziren. Garai horretan Altzania mendiak denon artean erabiltzeko herrixken artean taldeak ezarri ziren. Bertan parte hartu zuten Segura, Legazpi, Zegama, Zerain eta Idiazabal herriak.
1430. urtean, Legazpiko baserrietako eta burdinoletako jabeak, mendiak zirela eta ez zirela, sarritan auzitan sartuta zeudenez, Aizkorri mendikatearen iparraldeko barrutiak banandu eta mugarritu egin ziren: Legazpi haranaren iparraldeak, burdinoletarako beharrezkoa zen egur-ikatza zegoen lekuak, Legazpi haranaren berezko mugartea osatu zuen. Hegoaldean kokatuta zeuden mendietako baliabideak, aldiz, Segura hirirako eta aipatutako beste lau herrientzako gorde ziren; geroago Aiztondo eta Goiburu Komunitatea izenarekin ezagutu dugu mugarte hori. Lur horiek edukitzearen eta ustiatzearen ondorioz, arazo eta gatazka ugari sortu zen XV. eta XVI. mendeetan zehar.


1608. urtera arte (Legazpiko harana Segura hirira anexionatuta 224 urte egon zen) etengabeak izan ziren bi lekuren arteko gatazkak eta desberdintasunak. Legazpik Seguraren aurka aurkeztu zituen laidoen kapitulua luzea da; horien artean hiriak haraneko bizilagunen kalterako egiten zituen banaketak aipa daitezke edo Segura hiriak legazpiarrak hiriko alardeetan parte hartzera behartu nahi zituela, edo Legazpiko burdina San Adriandik pasatu beharra bertako tasak ordain zitzan, edo 1598. urtean Felipe II.a erregearen hiletak sortu zuen gatazka.
1608. urtea baino lehen, 1564an edo 1569an, gure herriak Gaztelako Kontseilu Gorenera jo zuen independentzia lortzeko asmoarekin eta Epaimahai horrek herriaren eskaria entzun bazuen ere, Segura hiriak, Probintziaren laguntzarekin, auzia irabazi egin zuen, gainontzeko berrogeita hamar auzo edo kolaziok gauza bera eskatuko ote zuten beldur baitzen.


1608. urtean, Espainiako Koroak diru-arazoak zituela eta, Legazpik Segurako jurisdikziotik aske geratzeko asmoa aurkeztu zuen Ogasun Kontseiluaren aurrean eta aipatu Kontseilua egoera horretaz baliatu zen diru-kopuru ederra jasotzeko (bizilagun bakoitzeko 20 dukat eta Eskribautza bakoitzeko 300 dukat). Kontseiluak komisio-epaile Collado Doktoreari eman zion eskumena exentzioa gauza zezan eta horrela egin zuen. Modu horretan, Legazpiko herriak bere jurisdikzioa lortu zuen, Alkatea eta agintariak hautatzeko eskubidea eskuratu zuen eta, halaber, bere Prokuradorea bidal zezakeen Probintziako Batzar Nagusietara.


Baina independentzia lortu zuen garai hartan Legazpi ekonomia-krisi sakonean zegon murgilduta eta gain behera etorri zen: Europatik etorritako burdinaren kalitateak eta prezioak antzinako burdinolekin bukatu zuen eta burdinaren industriak onenak eman zituen. Burdinolei dagokienez, XIV. mendean uraren indarraz baliatzen hasi ziren olagizonak mailuak eta hauspoak mugiarazteko. Aurrerapen horren ondorioz, haizeolak utzi eta Urola ibaiaren bi ertzetan burdinola modernoak ugaltzen hasi ziren (Brinkola, Olazarra, Elorregi, Mirandaola, Olaberria, Bikuña, Plazaola, Bengolea,.). Burdinolek burdin gehiago ekoizten zuten.
Garai haietan Mirandaolako gertaera jazo zen: 1580.eko maiatzean, igandea izan arren, hainbat olagizon lanera joan ziren. Labean 250 kiloko galdaldia egiteko haina mea eta ikatza sartu eta bost ordu lanean eman ondoren, gurutze itxura zuen sei kiloko burdina-zati txiki bat besterik ez zuten lortu. 1633. urtean Iruñeko apezpikuak miraritzat hartu zuen gertaera hura. Agiririk ez dagoenez, ezin dugu imajinatu gertaera horrek benetan zer esan nahi izan zuen baina badakigu hori gertatu zenean Legazpiko burdinolak krisialdiaren lehenengo urteetan sartuta zeudela (XV. Mendean Legazpin hogei burdinola baino gehiago lanean baziren ere, XVII. mendean dezente gutxiago ziren lanean jarraitzen zutenak eta krisialdiak aurrera segitzen zuen: XIX. mendearen bukaeran azkenengo burdinola -Bengolea- itxi egin zen eta, aurrekoak bezalaxe, irina lortzeko errota bihurtu zen). Olagizonek, horrenbeste defendatu izan zuten lursailak eta basoak baserritarrei alokatu eta saltzen zizkieten eta, zenbaitetan, beraiek hasi ziren baserriko lanetan; modu horretan gizarte-organigrama katramilatsua egituratzen hasi zen.


XVIII. mendeari buruz informazio gutxi dagoen arren, aldaketa ugariko mendea izan zela esatera ausartzen gara: gogoan izan behar dugu 1700. urtean hasi zirela eliza zahar eta hondatua berreraikitzeko lanak. Lan horiek 1720. urtean amaitu ziren eta hamar urte beranduago hasi ziren egungo udaletxea eraikitzeko lanak. Modu berean, mende hasieran -1705. urtean- herriko Ordenantza berriak idatzi ziren, joan den 1533koak erabat zaharkiturik baitzeuden. Baina, zalantzarik gabe, mende horren amaieran Legazpiko herriak bere garapen sozial eta ekonomikorako aukera paregabea galdu zuen, Madrildik Irunera joango zen errepide nagusia Legazpiko udalerritik ez zela igaroko erabaki zenean.


XIX. mendearen lehenengo erdialdean Independentziako Gerra eta Lehenengo Karlistaldia gertatu ziren; bi gerra horietan udal-ogasuna kaltetuta atera zen, gerrako gastuei aurre egin ahal izateko udal-lurrak saldu behar izan zirelako. 1850. urtetik aurrera Legazpik antzinako garaietako gorakada berreskuratu zuen, 1862an Iparraldeko trenbidea eraikitzen hasi zenean. Beranduago, XX. mendearen hasieran garrantzi handia hartu zuen herriak Patricio Echeverria herritarrak 1908. urtean hamabi langilerekin gero ospetsua izango zen lantegia eraiki zuenean. Hasiera-hasieratik erremintak egiteari ekin dio lantegiak, baina poliki-poliki bertako jarduera bereizten joan zen eta herriko lantegi inportanteena bihurtu zen.


1930. urtetik aurrera, A-B bidea, edo egungo Kale Nagusia, egituratu zenean hasi zen herriaren benetako garapen urbanistikoa. Ondorengo hamarkadetan Patricio Echeverria jaunak bultzaturik langileen auzoak eraiki ziren (San Inazio, San Juan,.). Baina hori baino lehen Gerra Zibilak eragina izan zuen herrian. "Nazionalek", gerra hasi eta bi hilabetetara, herria hartu zuten eta Patricio Echeverria jaunaren lantegia militarren esku geratu zen. Urte zailak izan ziren haiek.
Dena dela, gerra amaitzean, herriak aurrera egin zuen eta lantegi garrantzitsuak sortu ziren: PESA, Elektromagnetika, plastikoak, paper-fabrika,.. Lantegi horietara kanpoko etorkin ugari etorri zen lanera, batik bat 1955. urtetik aurrera. Hasiera batean, inguruko nekazal-herrietatik etorritako jendea izan zen, geroago Nafarroatik eta Arabatik etorritakoak eta, azkenik, Extremadura, Leon eta, batik bat, Burgosetik. Horrela, 1900. urtean 1246 biztanle izatetik 1980an 10.588 biztanle izatera iritsi zen Legazpi; hala ere, urte horretatik aurrera, ekonomian jasandako krisialdi bortitzaren ondorioz, biztanle-kopuruak behera egin du eten gabe.

 

LEGAZPIKO UDALA

 

Euskal Herria plaza 1
Tel 943 73 70 30
Udaltzaingoa 943 10 96 62

Posta elektronikoa Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

GPS koordenadak

Lat: 43.05069263023969
Lng: -2.3337000573524165

Biztanleriaren bilakaera

Urtea Gizonak Emakumeak Guztira
2017 4269 4122 8391
2016 4307 4147 8454
2015 4338 4156 8494
2014 4352 4184 8536
2013 4395 4226 8621
2012 4402 4237 8639
2011 4426 4215 8641
2010 4457 4227 8684
2009 4512 4228 8740
2008 4503 4211 8714
2007 4482 4228 8710
2006 4413 4206 8619
2005 4406 4212 8618
2004 4415 4262 8677
2003 4417 4269 8686
2002 4458 4275 8733
2001 4494 4295 8789
2000 4528 4326 8854
1999 4610 4378 8988
1998 4652 4412 9064
1997 4699 4452 9151
1996 4746 4498 9244
1995 4861 4564 9425
1994 4898 4620 9518
1993 4972 4667 9639
1992 5035 4708 9743
1991 5076 4755 9831
1990 5231 4824 10055
1989 5266 4906 10172

 

BIZTANLERIAREN PIRAMIDEA URTEKA (2014-2017 URTEAK)

 

2017 urteko altak eta bajak

2017 urteko ALTAK
Altak Guztira Gizonak Emakumeak
Jaiotzak 61 37 24
Etorri direnak 136 65 71

2017 urteko BAJAK

Bajak Guztira Gizonak Emakumeak
Heriotzak 98 54 44
Joan direnak 201 107 94

 

2016 urteko altak eta bajak

2016 urteko ALTAK
Altak Guztira Gizonak Emakumeak
Jaiotzak 73 41 32
Etorri direnak 156 75 81

2016 urteko BAJAK

Bajak Guztira Gizonak Emakumeak
Heriotzak 92 47 45
Joan direnak 219 122 97

 

2015 urteko altak eta bajak

2015 urteko ALTAK
Altak Guztira Gizonak Emakumeak
Jaiotzak 79 40 39
Etorri direnak 130 76 53

2015 urteko BAJAK

Bajak Guztira Gizonak Emakumeak
Heriotzak 90 47 43
Joan direnak 203 94 109

 

2014 urteko altak eta bajak

2014 urteko ALTAK
Altak Guztira Gizonak Emakumeak
Jaiotzak 72 35 37
Etorri direnak 111 63 48

2014 urteko BAJAK

Bajak Guztira Gizonak Emakumeak
Heriotzak 88 39 49
Joan direnak 177 91 86

 

2013 urteko altak eta bajak

2013 urteko ALTAK
Altak Guztira Emakumeak Gizonak
Jaiotzak 64 30 34
Etorri direnak 211 95 116

2013 urteko BAJAK

Bajak Guztira Emakumeak Gizonak
Heriotzak 97 42 55
Joan direnak 157 77 80