Ondorengo zerrendan eskaeraren baterako inprimakirik ez badago, eskaera orri orokorra erabili beharko da, udal lokalak erabiltzeko edo jakinaren gainean jartzeko obrak esate baterako.
Uggasaren xedea eskualdeko garapen Sozio-Ekonomikoari modu jasangarrian laguntzea; enpresen sorreran laguntzea, tokiko ekonomia-sektoreen garapenari indarra ematea (industria, zerbitzuak, merkataritza eta turismoa), eta baita Eskualdeko Plan Estrategikoaren dinamizazioa sustatzea da. Betiere, esparru horietan lanean dauden beste agente publiko zein pribatuekin koordinatuz.
Azken finean, momentuan dauden eta egon daitezkeen tokiko baliabideen ustiapen onenaren alde egitea da helburu nagusia.
Hauekin egiten du lan Uggasak: Uggasaren lan esparruak:
Hauek dira Uggasak eramaten dituen bi proiektu azpimagarriak:
Bertatik bertara bertako produktuen tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko sortu zen 2013 urtean. Tokiko, kalitateko eta garaiko produktuak bultzatzen ditu eta Baserria tokiko baliabideak ekoizteko gune gisa ulertzen du.
Orain arte, batik bat irudi bat izan da, bertako produktuak identifikatu dituen irudia haien ezagutza eta kontsumoa sustatzeko.
Bertatik Bertara proiektuaren izaerari jarraipena emanez, prozesu bat martxan jarri da honako helburuekin:
Beti ere, Foru Aldundiaren, Euskal herriko Laborantza ganbararen, Innobasqueren, Goimen eta Uggasaren ikuskaritza, laguntza eta babesarekin.
Ideia sortzaileen sarea: Lurraldeko ekosistema ekintzailea eskualdean eragitea. Sortzen lan-taldeak, formakuntza, difusio eta hedapen jarduerak diseinatu eta erabakitzen ditu.
Baita topaguneari dagozkion jarduerak ere.
Helburuak:
Sortzen Topaguneak elkartzeko topaketak dira non Urola Garaiko ekintzaileak, ekintzaileak oraindik ez direnak baina interesa dutenak eta esperientziak, denbora eta ideiak beste pertsonekin partekatzea gustatzen zaienak biltzen dira.
Helburuak:
Erabiltzeko baldintzak:
Partekatutako lan-eremu bat da. Bertan, zerbitzuak eta ekipamenduak partekatuko dira, isolamendua ekiditeko eta elkarlana, komunitatea eta networkinga(harreman profesionalen sarea) sustatzeko eta, aldi berean, negozio-aukera ezberdinak sor ditzaketen sinergia zein aliantza posibleak sustatzeko.
Gainera, laguntza teknikoa izaten dute eta trebakuntza saioak naiz mentoring esperientzia izaten dute (esperientzia duen eta profesionala den pertsona baten aholularitza).
Famili orientabide psikologikoaren doako zerbitzua.
Seme-alabak dituzten Urola Garaia Mankomunitateko familia guztiei dago zuzendua.
Helbidea | Web orria |
Posta elektronikoa |
Telefonoa | Ordutegia |
Máximo Aguirre 18 bis, 5. solairua, dpto 10
|
www.etxadi.org | etxadi@etxadi.org | 944 05 15 49 |
Astearteetan: 11:30 – 13:00 eta 17:00 – 18:30 |
Hona hemen hainbat aholku gure seme-alaben garapen psikologiko osasuntsua sustatzeko:
Helbidea |
Euskal Herria plaza 1 |
Ordutegia | 9.00 - 14.00 |
Telefonoa |
943737170 |
Fax-a | 943737156 |
Emaila | Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. |
Jaiotza, ezkontza eta heriotza ziurtagiriak bete behar badituzu, aukera daukazu online eskatzeko eta postaz etxean jaso edo bake epaitegitik pasa eta jasotzeko. Beste ziurtagiriak egiteko aldiz, online bete daitezkeen arren, entregatzeko bake epaitegitik pasa behar da derrigor.
ZIURTAGIRIAK | ESKAERA EGITEKO LINK-A |
Jaiotza-ziurtagiria | Webgunea |
Ezkontza-ziurtagiria | Webgunea |
Heriotza-ziurtagiria | Webgunea |
Bizi-agiriaren ziurtagiria | Webgunea |
Jaiotza-inskripzioa | Webgunea |
Ezkontza zibilaren eskaera | Webgunea |
Izena aldatzea | Webgunea |
Abizenak aldatzea | Webgunea |
Nazionalitatea eskaera | Webgunea |
Doako justizia | Webgunea |
Zerga | Ordainketa garaia |
Ondasun higiezinak | Maiatzaren 15etik ekainaren 30era |
Ekonomi jarduerak | Urriaren 1etik azaroaren 10era bitartekoa |
Zaborra | 1. hiruhilabetealdia: Urtarrilaren 1etik otsailaren 29ra 2. hiruhilabetealdia: Apirilaren 1etik maiatzaren 31ra 3. hiruhilabetealdia: Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra 4. hiruhilabetealdia: Urriaren 1etik azaroaren 30era |
Azoka | 1. hiruhilabetealdia: Urtarrilaren 1etik otsailaren 29ra 2. hiruhilabetealdia: Apirilaren 1etik maiatzaren 31ra 3. hiruhilabetealdia: Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra 4. hiruhilabetealdia: Urriaren 1etik azaroaren 30era |
Kiosko eta pasabide iraunkorrak | Irailaren 15etik azaroaren 15era bitartekoa |
Ibilgailuak | Otsailaren 1etik martxoaren 31ra |
Kutxa zain automoatikoak zerbitzua bide publikotik dutenean | Irailaren 15etik azaroaren 15era bitartekoa |
Egoiliarrentzat gordetako eremuan aparkatzea | Urtarrilaren 1etik otsailaren 29ra |
Ura eta estolderia | 2003/01/01etik Ur Kontsortzioak kudeatzen du |