pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Liburutegi digitala: eLiburutegia

zer da ELIBURUTEGIA?

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) plataforma bat da interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak (liburu elektronikoak, tabletak, smartphoneak...) direla medio burutu daiteke.
 

Honetaz gain, zerbitzu honek, 14.000 film eta dokumentaletara sarbidea eskeintzen du zeinetan euskal zinemagintzak aipatuen artean pisu berezia izango du. Gainera, eduki digitaleko online plataforma publiko honek, 569 audioliburu ditu eta baita egokitutako 589 audioliburu ere izango ditu Daisy formatuan, eta horien erdia euskaraz dago. Ahaztu barik, eLiburutegiak orain arte eskaintzen zituen horiei gehituko zaizkien 30830 liburu inguruk eta aldizkari bilduma ederra ere. Zenbaki hauei esker eLiburutegia Estatuko liburutegi digitalik handiena da.

Katalogo oparo hau, EIPSko bazkide den edonorri eskeintzen diegu ondoko loturan sartuta:

 

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/?locale=eu

 

baldintzak

1. Sareko liburutegi bateko bazkide izatea. Legazpiko Udal Liburutegia ere sare horretako partaide da eta oraindik ere bazkide txartela ez baduzu, hona hemen bete beharreko inprimakia.

2. Internet-konexioa.

3. Gailu bateragarria eta Interneterako sarrera izatea.

 

 

nola sartu ELIBURUTEGIra?

Euskadiko Irakurketa Publiko Sareko bazkidea bazara liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berdinak (bazkide zenbakia eta pasahitza) sartzearekin nahikoa da.
Pasahitza ahaztu baduzu liburutegira jo beharko duzu eta berri bat emango dizute. 
Oraindik ere liburutegiko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela udal liburutegian eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.