pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gazte lokalak

Izena Harremanetarako datuak

Isabel Sanz Guruciaga

943 737 203

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

 

Batetik, gazteek espazio propioa eta elkarrekin egoteko lekua behar dutela errebindikatzen dute eta, bestetik, egoera horren aurrean eta sor daitezkeen arriskuen aurrean gurasoek eta lokal horien inguruko bizilagunek euren kezka azaldu dute. Hori aintzat hartu eta, azkenik, erantzukizun zibilari eta administrazioak duen erantzukizunari erreparatuz, Legazpiko Udalak 2009an prozesu parte hartzailea ireki zuen helburu zehatz batekin: gazte-lokalen baldintza fisikoak eta gazteek lokal horiek erabiltzean bete behar dituzten baldintzak arautzea. Prozesu parte hartzaile horretan parte hartu dute gazteek, haien gurasoek, bizilagunek eta lokal horien jabeek.

 

Egin diren bileren eta sortu den demokrazia parte-hartzailearen ondorioz, elkar hurbiltzea eman da eta, horri esker, izaera kolektiboko proposamenak aztertu, eztabaidatu eta sortzea lortu da; horietatik gehienek herritarren adostasuna lortu dute gainera.

 

Horregatik, Legazpiko udalerrian dauden gazte-lokalak erabiltzeko jarraibide, gomendio, aholku eta konpromisoen Gida aurkeztu nahi du udalak.

Gidaren helburua gazte-lokalen eraginpean daudenen interesak ez murriztea eta lokalen erabilera bizilagunen eskubideekin bat etor daitezela lortzea da, horretarako hartu beharreko neurri zuzentzaileak hartuz. Gidan, lokalen erabilgarritasuna zehazten da, lokalak erabiltzeko baldintzak eta lokalen baldintza fisikoak finkatzen dira. Modu berean, lokalen funtzionamendu egokia zainduko duten bizikidetzarako protokoloan jaso diren arauak biltzen dira.

 

Gazte-lokalen erregistroan sartzeko hona hemen Kultur etxeko Gazteria sailean aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 

  • Lokalaren fitxa, kanpoaldeko argazkia eta oinaren planoa.
  • Homologatutako su-itzalgailuaren edo itzalgailuen erosketa-erreziboaren fotokopia eta horien mantentze-lanerako kontratuaren fotokopia.
  • Alokairu-kontratuaren, jabetza-tituluaren edo idatziz egindako lagapenaren fotokopia.
  • Bizikidetzarako proposamena.