pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

ERAIKI DEZAGUN LEGAZPI

 

Herritarren beharrak, nahiak eta ideiak ezagutzeko eta 2024ko aurrekontuak zehazterakoan legazpiarren iritzia kontuan hartzeko, irailetik urrira bitartean Legazpin entzute prozesu bat aurrera eraman zen, bertan 176 iradokizun bilduz. Horiek guztiak aztertuta, abenduaren 10erako herritarrek erantzuna jaso zuten.
 
Bigarren fase horren ondoren, iradokizunak sailkatu eta multzokatu egin dira (horietako batzuk behin baino gehiagotan errepikatzen ziren), eta zerrenda bat osatu da horien jarraipena egin ahal izateko.
 
Semaforo gisa, herritarrek egin beharreko lanen egoera egiaztatu ahal izango dute:  gorria, lanarekin hasi ez denean;  laranja, prozesuan dagoenean; eta  berdea, amaituta dagoenean. Semaforoa berde jartzen den unean, iradokizunaren ondoan egindako lanak eta gauzatze-data zehaztuko dira.
 
Iradokizunak hiru ataletan banatzen dira:
- EGITEKE: pixkanaka egingo dira udaleko baliabideekin.
- OHARRA: udalaren eskumena ez bada ere, arduradunekin harremanetan jarriko gara arazoa konpondu ahal izateko.
- AZTERTZEKO: iradokizunek azterketa handiagoa behar dute erabaki bat hartu, edo garrantzi handiko proiektuei erantzuten dietelako; beraz, ezin zaie berehalako irtenbiderik edo erantzunik eman.

 

  • ZENBAKIAEGOERAIRADOKIZUNA / KEXAEKINTZAK
    1Haurrak futbolean aritzen dira Boulervarden. Kristal asko apurtu dira. Gurasoak batzuetan ez dira erantzule egiten. Kartela badago, baina hasieratik ez da kasurik egin.Udaltzaingoa sentsibilizazio lanetan ari da.
    2Laubideko 4. eta 6. atarien arteko espaloia fatxadarantz erori da, eta horrek merkataritza-lokaletan ura sartzea eragiten du. Azterketa egin da eta konpondu da. Urria 2024.
    3Urtatza deposituan pinturak ezabatzeaMaiatza 2024.
    4Urtatzako parkea berritzea (ziburuak eta eremu osoa, mobiliarioa)Legealdi planean jasota dago eta egingo da.
    5Arantzazuko teilatua konpondu egin behar da.2024ko maiatzean.
    6Laubide 17 parean dagoen zuhaitza inausi beharko litzateke. Inausi da 2024ko urtarrilean.
    7Laubideko 12. zenbakiaren atzealdean dauden zuhaixkak moztea. Lehen solairuko leihoetatik oso hurbil daude.Moztuta.
    8Txakurrentzako leku itxiak jartzea2024.eko urtarrila. San Inazion jarri da.
    9Gabonak datoz eta Laubidetik gora ez dago ezer, ez girlandarik, ez argirik... Gabonak direla nabaritzen den zerbait.2023 eta 2024ko gabonetan argi gehiago kokatu dira auzoetan.
    10Gizarte zentruko mahaiak egurrezkoak dira eta ezpalez hautsita daude, eta arropa hondatu egiten da2024ko martxoa-apirila.
    11Intxausti tabernaren atzealdean autoak abiadura handian pasatzen dira. Zerbait egin beharko litzateke abiadura moteltzeko.Kotxeek abiadura moteldu dezaten abiadura-murriztaileak jarri dira.
    12Noiz kenduko dira Laubide 19 aurreko baratzeak? Paisaia suntsitzailea da, eta hor gertatzen diren gauzak...Udalak partzelak erosi ditu dagoeneko eta txabolak bota ondoren espazioa birsortzeko proiektua idatziko da.
    13Urtatzan txakur asko daude eta zaunkek traba egiten dute atsedenaldian.Txakurrekin arazoak daudenean Udaltzainekin harremanetan jarri eta egoera jakinarazi behar zaie irtenbide bat bilatzeko.
    14Urtatzatik Goierrirako jaitsieran, heskaiek ikuspena kentzen dute.2023ko azaroa. Heskaiak kendu dira
    15Urtatza 65-66 arteko autoen aparkalekuetako marrak margotu.2025ean margoketa orokor bat aurreikusita dago.
    16Urtatza 55. Garajeen aurrean pibote bat jarri dute eta arratoienak diruditen zuloak daude.Zuloak estali dira. 2023ko urrian eta 2024ko urtarrilean.
    17Txakur kaka asko dago Urtatza osoan. Jendeak ez du jasotzen.Gertatzen den momentuan abisua pasa behar da hau erregulatzen duen ordenantza bat dagoelako. Kanpainak aurrera eraman dira.
    18Bidegorrien sarea amaitzea; trazadura osoari jarraipena ematea eta oinezkoei bide-prestakuntza ematea, edozein aldetatik ibiltzen baitira, baita espaloiak dituztenean ere.Aizkorri kaleko bidegorriari soluzio egokiago bat emango zaio 2025ean.
    19Herritarrak oinarri dituen energia-komunitatea, ez lobby energetiko handietan, beste udalerri batzuetan sortutakoen antzera. Tokiko komunitatea.2024ko martxoan TEK sortua.
    20Laubideko hexagonoan banku bat jartzea. Ahal bada, itxi.Irakasleekin elkarlanean inguru hau lantzea aurreikusita dago, beraz beraiekin erabakiko dugu bankuak jarri edo ez.
    21Bizikletak garbitzeko gunea txukundu eta txorrota gehiago jarri. Gehitu txaparen bat urak zipriztindu ez dezan. Adibidez, Zumarragakoa.Erabiltzaileengan jasotako informazioan oinarrituz gunea ondo funtzionatzen du eta gustura daude instalakuntzarekin. Txirringak konpontzeko materiala ere gehitu da.
    22Zakurren kaketarako paperontziak, San Inazio auzoan, San Martin. Ia ez dago. Eta Musika Eskolakoa eta Latxartegi erre egin ziren bere garaian eta ez dituzte berriro jarri.Agirre Etxeberrin eta San Martinen berriak kokatu dira. Latxartegikoa behin eta berriro erretzen dutenez momentuz ez jartzea erabaki da.
    23Futbol zelaiaren mantenua hobetu daiteke.Plangintza bat egin dugu eta langile bat gehiago dago.
    24San Inazio 8-10, txakurrak ate eta espaloietan txiza egiten dute. Kartel bat jartzea proposatzen dugu. Arkuaren aldea ere oso zikina dagoKontratu berria martxan dago eta garbiketa maiztasunak handitu dira. Gure jarraipenaren arabera egoera asko hobetu da.
    25Udalerriaren argiztapena. Iaz argiztapena nabarmen jaitsi zen eta uste dugu argia segurtasunarekin oso lotuta dagoela. Neguan oso argi gutxi dago eta ilun eta arriskutsu dago, zehazki Itxaropen auzoan.Argiztapenaren potentziak ez du aldaketarik jasan. Itxaropenen eta Juanastegin argiteria indartu egin da.
    26San Martin arkuan stop bat dago eta ez du inork egiten eta arriskutsua daArkua margotu da eta laster stop-a margotuko da.
    27San Inazio 5ean ere stop bat behar da eta ez dago margotutaKartela dago. Udaltzainek jarraipena egingo dute.
    28Hondakindegia (eskonbrera) eta Mirandola egokitzea. Mirandaolan oso gune polita da familiarentzat, eta bankuak falta dira, barbakoak konpondu... herriarentzako aisialdirako gunea izateko. Oso hondatuta dago.Mirandaolako barbakoak, bankuak, zaborrontziak… aldatu eta konpondu dira. 2025ean Urtatza zaharreko parkean moldaketa batzuk egingo dira.
    29Aparkaleku gehiago Laubiden. Aulkiak haurren parkean, itzalgunean.Banku gehiago kokatu dira parkean (itzalgunean). 2023 azaroan. Aparkalekuari dagokionez 2025ean berri bat egingo da Urtatzan.
    30San Inazio 17, atzealdea. Ezki handi bat dago eta aspaldian ez da inausten. Sustraiak azalekoak dira eta arriskutsua da.Aztertu da eta ez da arriskurik ikusi.
    31San Inazioko eskailerak konpondu, Laubideko parkerantz jaisteko daudenakKonpontzen ari gara.
    32Kultur etxeko igogailua garbitzea, igogailuaren eta kristalaren arteanGaur egun, urtean bitan garbitzen da, baina eskaria kontuan hartuko dugu.
    33Lorategiak zaintzea (Itxaropen 11). Belarra jaso.Jaso egiten da eta abisua pasata dago.
    34Ume txikientzako parkeak aldatu. Elizakoa oso altua da eta txiki-txikiendako parke bat behar da.Herrian ume txiki-txikientzako parke egokiak San Inaziokoa eta Itxaropenekoak direla esan dezakegu, hazi ahala herrian zehar beste batzuk daudelarik. Laster Laubideko hexagonoko parkea berrituko da.
    35San Inazio 17an hortentsia bat kendu zuten. Obra egin zenetik zuloak jarraitzen du. Arriskutsua da eta estali egin behar da. Gainera ez dituzte belardiak inausi.Estali da.
    36Urtatzako okindegitik gertu zebrabide bat dago, seinaleztatu beharrekoa.Seinalizatu da.
    37San Inazioren obra egin zenean, egurrezko pibote batzuk jarri ziren. Autoak oso azkar pasatzen dira. Lehen abiaduraren kartela zegoen. Piboteak eta abiadura-muga jartzekotan geratu ziren.Abiadura-murriztaileak jarriko dira, eta stop bat ere margotuko da.
    38Musika Eskolako iturriaren txapela kili kolo dago eta erortzen da.2024.eko martxoan konpondu zen.
    39San Inazioko iturria parking azpikoa konpontzeko eskatzen da.2023 azaroa.
    40Latxartegi atzealdea txukuntzeaLatxartegi 4-5 sasiz garbitu da. 2024 urtarrila.
    41Zentro Extremeñoaren aurrean farola bat behar dugu. Maizago garbitzea ere eskatzen dugu.2023 iraila.
    42Laubide sahats negarti handi bat dago eta adarrak oso luzeak dira.Kimaketak egin dira eta urteroko programazioan sartuta dago.
    43Mirandaola bideko bidegorria maizago garbitu behar daMaiz garbitzen da.
    44San Juan errepidea, txaleten jaitsiera hilerri zaharrerantz. "Bide kanadiensea" konpondu behar da. Apurtuta dago.Konpondu da 2023ko urrian.
    45San Juan auzoko kaleak konpontzea. Erdikoa duela urte batzuk birgaitu zuten, baina beste biek hondatuta jarraitzen dute, estropezu egiteko arriskua duten adineko pertsonak dituen auzo batean.San Juan auzoaren goiko aldeko kalea datozen hilabeteetan egingo da
    46Ezgaitasuna duten pertsonen plazak ondo seinaleztatzea. Seinale bertikalak jarri, hobeto ikus daitezen. Badira bereak ez diren txartelak erabiltzen dituztenak; berrikusi egin beharko lirateke.Denak seinaleztatuta daude, era batean edo bestean. Txartelak gaizki erabiltzen direla somatzen baldin bada, udaltzaingora deitzea eskertuko genuke.
    47Laubideko bulebarretik doazen patineteen abiadura erregulatzea.Udaltzainek kanpaina bat aurrera eraman dute.
    48Adarrak kimatzea Bikuñatik Olaberrirako pasealekuanKimaketak egiten dira; urteko plangintzan sartuta dago.
    49Maddiren aurreko zebrabidea konpontzea eskatzen dut. Oso egoera txarrean dago.Aizkorri kalea berrituko da 2025ean eta orduan egingo dugu.
    50Farmaziako eskailerak. Eskuineko barandarekin jarraitzeko eskatzen dut.Ez da jartzen lursailaren pribatutasuna babesteko.
    51Aizkorriko atzeko kalean oso zikin dagoGarbiketa aurrera eraman da. Ekaina 2024.
    52Ikastolako parkeari beste buelta bat eman: kanpo multiusos eta parkea txukunduLatxartegi gune osoa berritzeko parte hartze prozesu bat irekita dago. Azaroa 2024.
    53Urtatza zahar parkea konpondu: tirolina jarri eta egurrezko jolasak.2025ean konponduko da, bertan jarriko diren jolasak erabakitzeke daudelarik.
    54Gure Naia taberna ondoan ezgaitasuna zuten aparkaleku bat zegoen. Orain ez dago margotuta.2024ko urtarrila. Margotu da aparkalekua
    55Urtatzako abentura parkea. Tirolinak2025ean konponduko da, bertan jarriko diren jolasak erabakitzeke daudelarik.
    56Jabondoko iturria gaizki dago. Puskatuta dago eta ura joaten zaio.Aurreikusita dago konpontzea.
    57Mirandaolan erreta daude barbakoak.Barbakoa berriak jarri dira. Ekaina 2024.
    58Urtatzan arrapala gehiago jartzea, eskailera asko daudelako.Irisgarritasun-plan bat egiten ari gara, eta plan horretan jasoko da.
    59Mirandaolan egurrezko banku batzuk esertzeko. Ez dago ia ibilbide osoan. Frontoian eta harrian bakarrik.Mirandaola parkean berrikuntzak egin dira: barbakoak, bankuak, zaborrontziak… Ekaina 2024.
    60San Inazio 30 platanondoak urtero inausi behar dira. Lorategiak nahiko utzita daude.2024.eko urtarrilean egin zen.
    61Zinemaren atzeko eskailerak abandonatuta daude. Garbitu dira. Apirila 2024.
    62Aizkorriren atzeko barandak 20-26. Arriskutsua dago2024.eko apirilean jarri dira.
    63Urtatza 17-18 ura bideratzea, 18ko garajeetara sartzen delakoKonpondu da.
    64Txakurrentzako parke itxi bat jartzea2024.eko urtarrilean San Inazio.
    65Elizako parkearen eta adineko pertsonen parkearen artean apurtutako baldosa. 2024ko urtarrila. Baldosa konpondu da
    66Espaloian, ia futbol-zelaia amaitzen den lekuan, muino bat dago. Zuhaitz batena, beharbada. 2024.eko martxoan zuhaitz berri bat jarri da.
    67Kale zaharreko losetak mugituta daude. Andresenean arketa gaizki dago.Andreseneakoa bizilagunei dagokie, pribatua da. Bestalde, mugitutak zeuden losetak aldatu dira.
    68Goierri Tabernatik - Urtatza Auzoko 4zbk doan errepide eta espaloiaren berriketak. Errepidean zuloak, espaloietako baldosak puskatuta, aparkatzeko lekuaren marrazkia ezabatuta dagoUne honetan baldosak konpontzen ari dira eta, ondoren, marrak margotuko dira.
    69Arazo garrantzitsu bat Urtatzako aparkalekua da. Egunez jendea hara eta hona ibiltzen da eta gutxi gorabehera aparkalekua aurki daiteke, baina 19:00-20: 00etatik aurrera ezinezkoa da. Gauez autoak espaloi gainean utzi behar dira, aparkatzea ezinezkoa delako.2025ean aparkaleku bat egingo da.
    70Arratoien gaiarekin zerbait egitea iradokitzen dut, asko daude eta nahi bezala paseatzen dira Lau Bide eta Urtatzatik.Arratoigabetze kanpainak daude eta momentuoro aurrera eramaten dira. Jatorria zein den jakinez gero Udaltzaingoari abisatu.
    71San Martin nola liteke San Martinen arkuan estetika hausten duen burdinazko ate bat jartzea? Ez dago binilorik egitura hori disimulatzeko?Eraikuntza historikoaren babeserako burnia da elementurik egokiena hau baita ibilgailuen gidariei gehien sentsibilizatzen diena. Ezin da disimulatu honen helburua ondo ikustea baita. Horrela eraikuntza behar bezala babesten laguntzen baitigu.
    72San Martin plazan aparkalekuak falta dira.Hiru gehiago jarri dira.
    73San Martin, garbiketa-zerbitzuak, espaloiak zaintzea, lorezaintza... hobetzea eskatzen dutGarbiketa kontratu berriarekin indartuko da zerbitzua eta maizago garbituko da auzoa.
    74Kiroldegia berritzea:pistinako komunak, aldagela indibidualak, programazio eskaera handiagoa, polikiroldegiko ordutegiak zabaltzea...Otsailean gimnasioa hobetzeko lanak hasiko dira eta kiroldegian beste hobekuntza batzuk ere egingo dira. Obra amaitzen denean, gimnasioaren ordutegia ere luzatuko da.
    75Irene Paredes kirol guneko armailak eta estalkia berriztea. 
    76Ur parke bat2024 uztaila
    77Txakurren lege berria dela medio, txakurrak aske izateko parke bat.(Herrian. Ez Mirandaolan edo tiro al plato inguruan...)2024.eko urtarrila. San Inazio.
    78Tamalgarria iruditzen zait bi paddle pista edukita (gorantz doan kirola izanik) aprobetxatu ezin izatea. Izan ere, zorua egoera txarrean dago (leku batzuetan moketa apurtuta dago, hosto eta lur asko, etab.) eta erabat agerian dagoenez, askotan ezin da klimatologiagatik erabili. Erabilerarako zenbateko bat ordaintzearen kontura ere, uste dut hobekuntza batzuk eginez gero erdi estalia gera dadin eta pisua hain arriskutsua izan ez dadin, ordaintzeko prest geundekeela inguruko herrietara joan beharrean (Beasain, Olaberria...) Nire ustez, hobetu daitekeen gauzetako bat da; gainera, pena da pistetan inbertsioa egin izana 
    79Tren geltokirako bidean dauden bankuak erabat utzita daude, aspalditik apurtuta eta begetazioz Beteta, pena bat da, zeren bidea berrituta dago, eta alde hori gelditzen da abandonatua . Jende asko dabil tren geltokirako bidean... eta utzikeria erakusten du.Banku gehiago jarri dira. 2024 ekaina.
    80Gurtzain parean espaloia eta oinezkoen pasabidea jaitsi.2025ean egingo da.
    81Jendea negozioak martxan jartzera animatu behar du, bereziki etorkinen kasuanGaur egun enplegua eta merkataritza sustatzeko dirulaguntzak eta ekintza desberdinak daude. Uggasara ere jo daiteke.
    82Ondare historikoa hobetzeko zer laguntza dauden jakin nahiko genuke, fatxadak eta mendiak txukuntzea, adibidez.Hainbat laguntza daude hobekuntzak egiteko, bai espazio publikoetan, bai pribatuetan. Udaletxean informazio zehatzagoa eskain dakizuke.
    83Aizkorri kalea. Biribilgunearen ondoren aparkalekua konpontzea. Zuloak ditu berriro.