pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

SAN NIKOLAS ERRONDA
San Nikolas.jpg
Ostirala Abenduak 02tik, , 17:30
Ostirala, Abendua, 02 17:30
Bestelakoak

17:30ean abiatuko dira Laubide kaletik, Doinua Musika Eskolako musikariak, San Nikolas beraiekin dutela (Olazabal Institutuko Iraitz Plaza Granado, DBH2ko ikaslea izango da aurten). Errondan kantuan aritu nahi duten herritarrei dei egiten zaie parte hartzera. Kantuen letrak bertan banatuko dira.

 

LETRAK ETA JATORRIA

SAN NIKOLAS

Nikolas Deuna ospean
gabiltaza pozez betean
ohitura hala delarik
aterik ate eskean

 

Gazte gaztetandik
zoli maitatua
lur zabalarentzat pakea
gure obispo santua
santua eta gorestua

Oin arinka goaz
Kriskitina joaz
pozak bezain lotsaz
santuaren ondraz
bai esan, ez esan
sartu gaitzala kalizan

 

Diruz urri gabiltza

ez daukagu deus
zuen zain gauzkazue
jaun andreaok. EUP!

 

SAN NIKOLAS SANTUA

San Nikolas santua
Udalaitzen sortua
Anboto madarikatua.

 

San Nikolas koronado
Artzobispo Mari Andres
egizu egizu piloa.

A la una noche y día
etxekoandra nobila
egizu egizu piloa.

 

San Nikolas triskilitras
damela damela gaztaina
no quiero mas.

 

URTE BERRI BERRI

Urte berri berri
txerri belarri
otarra bete gaztaina
gainean lukaina bi

 

San Nikolas coronado
confesor es muy ondrado
ale, ale, alegría
todo el mundo alabaría

 

Aquí estamos cuatro
cantaremos dos
una limosnita
por amor de Dios

Aingeruak gara
zerutik gatoz
poltsa badegu baina
eskean gatoz

 

San Nikolas coronero
confesero mari andres
alarguna donzella
cantaremos alegría
bost etxetan sei ate
zazpi etxetan su ote.

 

Aingeruak gara,
zerutik jeitsi gara
una limosnita por amor de Dios

 

DAUKANAK

Daukanak ez daukanari
nik ez daukat eta niri
Trapalatan bat

Gorostiagan bi,
har itzazu gaztainak
San Nikolasgandik.

 

 

ZERGATIK OSPATZEN DUGU SAN NIKOLAS?

Bi ohitura nahasten dira:

1.    San Nikolas, Asian dagoen, Myrako gotzaia zen. Kondairak dio, ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei urrezko poltsa bana utzi ziela leihoan. Horregatik, gabon aurretik umeei opariak banatzen dizkien pertsonaia da hainbat tokitan, Santa Klaus edo Papa Noel izena hartzen du.

2.    Ikasleen artean gotzaina izendatzea, Erdi Aroan Europan egiten ziren zoroen festetatik dator. Horregatik abestien letrek ez dute zentzurik, eta nahasten dira euskara eta erdara.