17:30ean abiatuko dira Laubide kaletik, Doinua Musika Eskolako musikariak, San Nikolas beraiekin dutela (Olazabal Institutuko Iraitz Plaza Granado, DBH2ko ikaslea izango da aurten). Errondan kantuan aritu nahi duten herritarrei dei egiten zaie parte hartzera. Kantuen letrak bertan banatuko dira.
SAN NIKOLAS
Nikolas Deuna ospean
Gazte gaztetandik |
Oin arinka goaz
Diruz urri gabiltza
ez daukagu deus |
SAN NIKOLAS SANTUA
San Nikolas santua
San Nikolas koronado |
A la una noche y día
San Nikolas triskilitras |
URTE BERRI BERRI
Urte berri berri
San Nikolas coronado
Aquí estamos cuatro |
Aingeruak gara
San Nikolas coronero
Aingeruak gara, |
DAUKANAK
Daukanak ez daukanari |
Gorostiagan bi, |
ZERGATIK OSPATZEN DUGU SAN NIKOLAS?
Bi ohitura nahasten dira:
1. San Nikolas, Asian dagoen, Myrako gotzaia zen. Kondairak dio, ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei urrezko poltsa bana utzi ziela leihoan. Horregatik, gabon aurretik umeei opariak banatzen dizkien pertsonaia da hainbat tokitan, Santa Klaus edo Papa Noel izena hartzen du.
2. Ikasleen artean gotzaina izendatzea, Erdi Aroan Europan egiten ziren zoroen festetatik dator. Horregatik abestien letrek ez dute zentzurik, eta nahasten dira euskara eta erdara.