Azaroan Musika 2022
GARIKOITZ MENDIZABAL, AITOR FURUNDARENA USABIAGA, ANGEL UNZU eta IÑAKI TELLERIA BARRENA osatzen dute
IBILI MUNDUAN
Dantzan hasi eta munduari gerritik helduko bagenio, 40.000 kilometroko zabalera duela konturatuko ginateke. Kilometro gehiago
egiten dituzte urtero urtero Garikoitz Mendizabalen autoan bere txistuek; beste hainbeste Aitor furundarena, Angel Unzu eta Iñaki
telleria taldekideak. Gehien gehienak hemen, Euskal Herrian. Oraingoan, munduan zehar bidaia musikal bat egitea erabaki dute.
Lagunekin. Ezaguna da gure esaera zaharra: “ Txapela buruan eta ibili munduan”. Esaeraren bigarren zatia baino ez dute erabili
diskoaren izenbururako. Seguraski, munduarekin dantzan hasi, eta txapela kentzeko moduko lan bat egin dutelako