"Alcina" (G.F. Händel) operaren lehenengo zatia DVDan
FITXA TEKNIKOA
Hiru ekitaldiko opera serioa. Georg Friedich Händel (Halle-Alemania 1684-Londres 1759) musikariak konposatu zuen. Libretoa anonimoa da, Ricciardo Broschiren “L’isola di Alcina” (Erroma, 1728) operaren libretoan oinarrituta eta, azkeneko hori Ludovico Ariostoren Orlando sumindua XVI. mendeko poema epikoan oinarrituta. Kasu honetan poemaren VI. eta VII. kantuak erabili dira, Ruggiero zaldunaren eta Alcina sorginaren arteko maitasuna.
IRAUPENA: 159 min.
PERTSONAIAK
Alcina(Catherine Naglestad) |
Sorgina, Ruggiero maite du |
Soprano |
Ruggiero (Alice Coote) |
Alcinak preso duen zalduna |
Mezzo |
Bradamante-Ricciardo (Helene Schneiderman) |
Ruggieroren neskalaguna |
Mezzo |
Morgana (Catriona Smith) |
Alcinaren ahizpa, Oronte maite du |
Soprano |
Oronte (Rolf Romei) |
Alcinaren jenerala, Morganaren maitalea |
Tenor |
Staatsorchester Stuttgart
Zuz. / Dir.:Alan Hacker
Stuttgarteko Staatsoper antzokian grabatua 1999an.
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.