Arima Soul taldeak bere lehen singlea aurkeztu du, "Arima du", proiektuaren lehen diskoa izango denaren aurrerapen moduan.
Mikel Makala (baxua) eta Lidia Insausti (ahotsa) sortutako Soul musika proiektu berri hau Paul San Martin (teklatuak) eta Gorka Gaztanbidek (bateria) osatzen dute. 60 eta 70 hamarkadako Rythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira, hau da, Neo-Soula.
Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren zenbait adierazleren bertsioak interpretatzen dituzte: Etta James, Curtis Mayfield, Marie "Queenie" Lyons, Gil Scott-Heron...
Eguraldi txarra eginez gero, azokan egingo da