Oraingo honetan, Iker Piris tolosarra, Doinua Musika eskolako gitarra irakaslea, Marco Pandolfi lagun duela etorriko da. Marco Pandolfiren presentzia Italiako bluesaren eszenan hogei urte baino gehiago direla hasi zen. Penintsulako ekitaldi garrantzitsuenetan jotzen aritu da, Italiako eta atzerriko blues musikari handienen errespetua bereganatuz. Besteak beste, Il Blues, Blues Revue, Soul Bag, Blues Britain Magazine eta beste hainbat aldizkaritan agertu dira haren interpretazio eta grabazioak.Eguraldi txarra eginez gero, azokan egingo da.