Sinopsia: Ongi etorri Matraka Culinary Centerrera. Sukalde xelebre honetan edozer gerta daiteke, edo soinua atera. Matraka chefak, auzoko rock star eta sukaldari handiena, bere bi pasioak uztartuta aurkeztuko dizkio publikoari: musika eta sukaldaritza. Menu/kontzertu formatuan, haren plater musikal onenekin gozatuko dute entzuleek. Sambatik rapera, punketik Indiako giro-soinuetara... Lapikoak, paella-ontziak, azenarioak, makarroiak, kuiatxoak, erratzak eta sukaldeko koilarak izango dira bere banda bitxiaren tresnetako batzuk. Erritmoz eta jokoz betetako ikuskizuna, freskotasunez eta alaitasunez betetako chef batek girotua, adin guztietako ikusleak entretenitu eta harrituko dituena.
Eguraldi txarra eginez gero, azokan egingo da