Sustraiak Dantza taldearen ekimenez, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren babesarekin.
Bi saiotan jokatuko da Txapelketa Nagusia, eta Legazpikoa izango da lehen saioa.
Maiatzaren 14an, arratsaldeko 16.30ean, Legazpiko Azokan,
D sailaren txanda izango da (2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak) eta bertan arituko da Amaia Azpeitia legazpiarra.
14 dantzari arituko dira Legazpiko saioan, eta bi dantza egin beharko dituzte:
Betronio handia eta Aurkez aurke (desafioa).
Maiatzaren 15ean, goizeko 11.30ean, Errenteriako Niessen Kultur gunean,
A sailean (2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak) eta B sailean (2009,
2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak) sailkatuak arituko dira.
Han arituko dira Legazpiko Sustraiak Dantza taldeko
June Osinalde, Araitz Berasategi, Nora Eskudero eta Irati Balentziaga- A Sailean, eta
Jon Alberdi eta Maria Sanchez -B sailean.
A saileko dantzariek Ormatxulo eta Agurra dantzatu beharko dituzte eta
B sailekoek Hondarribi handia eta Segurako zortziko zaharra.