Hiru kontzertuz ostutako zikloa.
Karol Mossakowki izango da 2 kontzertuko organo-jolea.
Karol Mossakowski bere interpretazio-gaitasunagatik nahiz inprobisatzekoagatik
da ezaguna nazioartean.
3 urte zituela hasi zen pianoa eta organoa jotzen ikasten bere aitarekin.
Polonian musika ikasi ondoren, Pariseko Kontserbatorioan jarraitu zuen organoa,
inprobisazioa eta konposizioa ikasten.
“International Prague Spring Competition” eta “Grand Prix de Chartres”
jaialdietan lehenengo saria irabazi zuen.
Radio France-n organo-jotzaile titularra da Karol 2019tik, eta publikoaren
miresmena du bertan.
Azkenaldiko eta etorkizun hurbileko bere aktuazioen kokalekuen artean
daude Radio France aretoa, Lyongo auditorioa, Moskuko Filarmonika, San Petersburgoko
Mariinsky antzokia, Bruselako Bozar, Quebec-eko Palais Montcalm, Budapesteko
MÜPA eta Wroclaw National Forum.
Zuzeneko musika-saioak inprobisazioarekin osatzeak berebiziko garrantzia
du Karolentzat eta, horregatik, bere emanaldietan leku garrantzitsua ematen dio
inprobisazioari, maiz lm mutuen osagarri modura jota. Hain zuzen ere, Dreyer-ek
zuzendutako Jeanne d’Arc lmerako Gaumont-Pathé zinema-enpresari egin zizkion
inprobisazioen DVDa argitaratu zuen 2017an.
2014/2015ean Nueva Orleans-eko (EEBB) Frantziako San Luis Erregea
katedraleko Egonaldiko Artista Gazte izendatu zuten Karol, eta han emanaldi ugari
eskaini zituen eta interpretazio- eta inprobisazio-eskolak eman zituen.
Lille-ko organo-jotzaile titularra da gaur egun eta Euskal Herriko Goi-mailako
Musika-ikastegia den Musikenen inprobisazioko irakaslea da.
egitaraua
Buster Keaton-en 1923ko “Abegi onaren legea”
film mutuaren gaineko inprobisazioa.
SINOPSIA:
Canfieldtarrek eta McKaytarrek belaunaldiz belaunaldiko etsaitasuna izan dute beren
artean. 1810eko ekaitz-gau batean, John McKay familiako patriarkak eta bere aurkari
James Canfieldek elkar hiltzen dute. Johnen emazteak, semeak patu bera jasan ez
dezan, New Yorkera eramango du semea. Han, ama hil ondoren, izebak zainduko du.
Hogei urte geroago, ama hilda eta etsaitasuna ezagutzen ez zuela, Willie McKay semeak
(Buster Keaton aktoreak gorpuztuta) gutun bat jasoko du aitaren ondarea heredatu
duela esanez. Jaioterrira joan baino lehen, izebak etsaitasunaren berri eman eta
Canfieldarrengandik urrun egoteko eskatuko dio.
Tren bidaian neska bat ezagutuko du, Virginia. Bere aitarekin eta anaiekin elkartzeko
ari da bidaia egiten neska gaztea. Williek, bestalde, iritsitakoan, oinordetzen duen
ondarea erortzear dagoen etxe zahar bat besterik ez dela ikusiko du, eta ez berak
amestutako jauretxe dotorea.
Virginiarekin berriro elkartzea lortuko du, eta honek etxera gonbidatuko du afaltzera.
Behin etxean, Canfield familia dela jakingo du, baina "abegi onaren legeak" debekatu
egiten die Canfieldtarrei etxean gonbidatu den bitartean inor hiltzea.