Hiru kontzertuz osatutako zikloa.
Pol Alvarez izango da organojole lehen saio honetan.
Terrassan jaio zen 1999an. 7 urte zituela, organo ikasketak hasi zituen
Terrassako Musika Kontserbatorioan Jordi Figuerasekin, eta ondoren, Joan Castillo
eta Jordi Pajaresekin jarraitu zuen. Ohorezko saria eman zioten musikako gradu
profesionala amaitutakoan.
Hainbat interpreterekin trebatu zen, besteak beste, Montserrat Torrent, Daniel Roth,
Jean-Pierre Leguay, Michael Radulescu, Michel Bouvard, Jörg Halubek, Helmut
Deutsch eta Luca Scandalirekin. Halaber, inprobisazio eta interpretazio eskolak hartu
zituen Juan de Rubiaren eskutik.ESMUCn Oscar Candendorekin ikasi ondoren,
Hochschule für Musik und Darstellende Kunst Stuttgart-en jarraitu zituen ikasketak
Jürgen Essl-ekin, eta goreneko notekin amaitu zuen graduatua. Gaur egun, eskola
berean ari da Masterra egiten.
2019an, “Francisco Salinas de Burgos” Organoko I. Lehiaketa Nazionalaren
lehen saria jaso zuen aho batez. Gironako Isaac Albéniz Musika Kontserbatorioaren
Musika Interpretazio eta Konposizioko XIV. Sarien tekla- modalitateko lehen saria ere
irabazi du, ex aequo. Gainera, Ioannes Baptista Cabanilles Organo jotzaile Gazteen III.
Lehiaketa Nazionalean nalista izan da.
14 urte zituenetik ari da kontzertista bakarlari gisa, Katalunian, Espainian,
Frantzian, Alemanian eta Italian. Halaber, kontzertuak eman ditu laguntzaile gisa, bai
Katalunian bai nazioarteko jaialdietan.
2017az geroztik, Kirchenmusiker (organo jotzaile titularra eta koru- zuzendaria)
da Alt Heumaden elizan, Stuttgarten.
egitaraua
Felix Mendelssohn Bartholdy (1809-1847)
Sonate III in A-Dur Op.65,3
Johannes Brahms (1833-1897)
Herzlich tut mich verlangen Op. Posth 122 N.9
Antonio de Cabezón (1510-1566)
Variaciones sobre el Canto del Caballero
Johann Sebastian Bach (1685-1750)
Passacaglia und Fuge c-Moll BWV 582
Charles-Marie Widor (1844-1937)
Symphonie N.10 Op.73 Romane:
III. Cantilène (Lento)
Johann Sebastian Bach)
Chaconne aus der Partita d-Moll für Violine solo
BWV1004
(Bearbeitung von Wilhelm Middelschulte)