9:00: Goiz Deia txistulari taldearen kalejira erdigunean.
9:30: Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia.
10:30: Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesioa, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariz lagundurik. Ondoren, Meza Nagusia, Jasokunde Amaren Eliza Nagusian, Santikutz abesbatzak kantatua.
12:00: Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera, Udaletxetik Euskal Herria plazara, ohorezko arkupean, eta Legazpiko Ezpata-dantza ekitaldia, Sustraiak Dantza Taldearen eskutik. (Eguraldi txarrarekin Azokan)
*Ezpelur Gaiteroen emanaldia
*Legazpiko Ezpata-dantza.
*Olaria Saria emateko ekitaldia. Saria jasoko duena: Alaitasuna Errondaila eta Jaiotza taldea.
*Ohiko Soka Dantza.
*Zinta Dantza.
*Larrain Dantza herrikoia.
14:00: Larrain Dantza herrikoia Kale Nagusian, Ezpelur gaiteroekin, Sustraiak Dantza Taldearen gidaritzapean.
17:00: “Sputnik” Goiti-beratan jaitsierak gaztetxoentzat, eta nahi duten helduentzat ere, San Ignazioko aldapan.
17:30: Profesional mailako pilota partidak, Urbeltz Pilotalekuan.
19:00: Zaldi erakustaldia, Ormazarreta Zalditegiaren eskutik, Kale Nagusian.
20:00: Demode Quartet kontzertuan, Euskal Herria plazan. Euria balitz, Azokan.