pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

Maiatzeko Santikutz Jaiak
Santikutzak2022-Portada Txikituta.jpg
Astelehena Maiatzak 02tik, , 08:00
Astelehena, Maiatza, 02 08:00
Jaiak

09:30: XII. Herriko Ganadu feria, Kale Nagusian, 13:30 arte.

 

10:30: Arkume prestaketa, Burruntzi erara, Kale Nagusian. Prestatuko diren arkumeak Legazpin hazitakoak dira.

             

11:00: Haur eta gaztetxoen Bola Txapelketa Danantzako Herri bolatokian, Danantzako Bola Elkartearen laguntzarekin.

 

12:00: Xexenak eta poniak Euskal Herria plazan, gaztetxoentzat.

               

13:00: Burruntzi erara prestaturiko arkume pintxo banaketa, Kale Nagusian, 2 €-ren truke. Banaketaz Legazpiko Gure Esku dago taldea arduratuko da.

            

14:30: Haur eta familien herri bazkaria, Euskal Herria plazan. (Eguraldi txarerekin Azokan). Paella egongo da herritar talde batek prestaturik, baina txartelak hartu behar dira Apirilaren 27ra arte, Karibe Zaharra, Gurrutxaga eta Maiatza tabernetan. Txartelen prezioa: 4€

             

16:00: Ekain Txou Haur-familientzat, Euskal Herria plazan. (Eguraldi txarrarekin Azokan)

             

17:00: LEK Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira, Ezpelur Dultzaineroekin.

           

19:00: Artistas del Gremio fanfarrearen emanaldia Euskal Herria plazan hasi eta erdiguneko kaleetan.

           

23:00: Herri danborradaren irteera, Laubidetik.

 

00:00: Herriko ikurrina jartzea, Euskal Herria plazan, Legazpiko Ereserkiarekin, eta Danborradaren emanaldi nagusia.

 

00:30:Su artifizialak Euskal Herria plazan, Valecea Pirotekniaren eskutik.

 

00:45:Los Cazahuates MariatxiaEuskal Herria plazatik abiatuta, erdiguneko kaleetan.