1. zatia.18:30ean Kultur Etxean.
Cavalleria Rusticana
Cavalleria Rusticanaekitaldi bakarreko melodrama da. Musika Pietro Mascagnirena da eta italieraz idatzitako libretoa Giovanni Targioni-Tozettiren eta Guido Merascirena, Giovanni Verga idazlearen eleberrian oinarrituta. Verismoko opera klasikotzat jo da eta Erromako Constanzi antzokian eman zen lehen aldiz 1890eko maiatzaren 17an.
Pagliacci
Jatorrizko izenburua “Pagliacci” duen opera (euskaraz ‘pailazoak’) hitzaurrea eta bi ekitaldi dituen drama da. Italieraz idatzitako musika eta libretoa Ruggiero Leoncavallorena da eta artearen komediako antzerki-konpainia bateko senar jeloskorraren eta bere emaztearen arteko tragedia kontatzen du. Izena, sarritan, gaizki idatzita ageri da: I Pagliacci.
PERTSONAIAK
Cavalleria Rusticana
Santuzza (Paoletta Marrocu) |
Herriko neska gaztea |
Soprano |
Turiddu (José Cura) |
Soldadutzatik datorren herriko mutila / |
Tenorea |
Alfio (Cheyne Davidson) |
Mandazaina |
Baritono |
Lola (Liliana Nikiteanu) |
Alfioren emaztea |
Mezzo |
Mamma Lucia (Irène Friedli) |
Turidduren ama |
Kontralto |
Pagliacci
Canio (José Cura) |
Aktore ibiltarien konapainikao zuzendaria |
Tenore |
Nedda (Fiorenza Cedolins) |
Canioren emaztea, aktore lehena |
Soprano |
Silvio (Gabriel Bermúdez) |
Nekazaria, Neddaren maitalea |
Baritono |
Tonio (Carlo Guelfi) |
Konpainiako bujoia, konkorduna |
Baritono |
Beppe (Boiko Zvetanov) |
Konapiniako aktore |
Tenore |
Zuz.: Stefano Ranzani.
Zurich Opera Housen grabatua 2009an.
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.