Udal LIburutegiaren ekimenez iritsiko den erakusketa.
Ohiko ordutegiz kanpo, herriko ikasleekin bisita gidatuak egingo dira.
Galtzagorri elkarteko areto literario honen helburuak:
1.azken helburua irakurzaletasuna
plazerez konkistatzea da. Kasu honetan, testu idatziak osatzen dituzten andamio edo
zutabeak oinarri hartuta: hizkiak.
2. Letrak testu ororen zutabea direla ohartzea:-Ipuinen, esaldien, palindromoen,
matematikako buruketen, asmakizunen edota testu-liburuetako testuen oinarri direla.
3.Idatzitakoaren eta ahoskeraren artean zubiak eraikitzea:
-Letra desberdinen ahoskeraz ohartzea eta berau euskalki batean edo bestean aldatzen dela
ikustea.
4.Kultur-artekotasunari bide ematea eta kultura unibertsala kuestionatzea:
-Abezedario eta hizkuntzen arteko loturak egitea.
-Inguratzen gaituzten hizkuntza guztiek beraien abezedarioa badutela ezagutzea.
-Abeze desberdinak ikustea eta kasuan kasu, beraiek ezagutzen dituzten hizkuntzetatik tiraka,
hizkuntza desberdinei espazio bat ematea.
5.Idatzitako testuetara eta idatzitako hizkuntzara plazerez gerturatzea:
-Ahozko jolas literarioen bidez (poemak, asmakizunak, palindromoak…), irakurzaletasuna
bultzatzea.