Bi pertsonaiak orekan eta erabateko harmonian bizi dira Urbasako basoetan. Bat-eginik daude inguruko naturarekin. Izadia, ordea, mehatxupean dago, gizabanako diruzale bat etorri baita, industrializazioak eta diruak barrena janda. Ezin da bi munduen arteko gatazka eragotzi.
Indar bisual handiko proposamena da, Hutsuneko bi txalapartarien eta Ortziren eskutik. Ortzi zirku-artista aditua da. Akrobazioak, txalaparta-erritmoaren ariora, planeta orekatura itzuli beharra dagoela aldarrikatzeko.