Bizitza tonbola bat da, eta guk zurea hankaz gora jarriko dugu. Ez zaigu inporta nor zaren, zer zaren, ezta sikiera zer izan nahi duzun.
Utzi TONBOLA honi zugatik erabakitzen!
Mugez ez dakien KABARET POETIKOA. Umorearen eta inkonformismoaren, absurdoaren eta errealismo krudelaren arteko konbinazioa.
HIKA TEATROAK eskeinitako antzezlana.
Fitxa artistikoa:
Egilea: Agurtzane Intxaurragaren dramaturgia
Testuak: Agurtzane Intxaurraga, Benjamín Jimenez
Aktore taldea: Eneko Gil, Miren Gojenola, Iñigo Aranburu, Sandra Fdez. Agirre, Maryse Urruty.