Dantza eta Bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du..
GARAI BATEKO ETA GAURKO BERTSO ETA DOINUEZ OSATUTAKO EMANALDI ENTRETENIGARRI ETA DIBERTIGARRI BAT..
Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diote ahotsa. Bertsoa entzun, dantza ikusi eta emanaldia biziztu araziz.–
Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez. Bertso saioak bezela, antzoki eta areto handietan egiteko emanaldia egokia izan arren, espazio ezberdinetan erraz eskeintzeko aukera emango duen formatu sinple batean oinarritzen da emanaldia.–
IRAUPENA: 60 MINUTU
ZUZENDARIAK: AIERT BEOBIDE ETA UNAI ELIZASU
KOREOGRAFIA: TALDE SORKUNTZA
DANTZARIAK: AIERT BEOBIDE, AMAIUR LULUAGA, ANNE JAUREGI, IÑIGO ETXEBERRIA, IRATI SORONDO, JON ARSUAGA, NAGORE ZABALA
AURKEZLE ETA GAI JARTZAILEA: UNAI ELIZASU
BERTSOAK: SUSTRAI KOLINA, XALBADOR, AITOR MENDILUZE, LAZKAO TXIKI, AITOR SARRIEGI, UXUE ALBERDI, ODEI BARROSO, IBON ORDOÑEZ ETA GEHIAGO.
MUSIKA: IGELAREN BANDA. BIXENTE MARTINEZ (GITARRAK ETA ZUZENDARITZA), AMAIUR CAJARAVILLE (KONTRABAXUA) ETA HASIER OLEAGA (BATERIA)