LEGEA GU GARA. Barsanti teatroa
Sergio eta Erramun istiluen kontrako brigadako bi polizia dira, perfil oso ezberdinekoak. Arkauten sorturiko asalto brigada beldurgarrienetako bat sortzen dute. LEGEA GU GARA kale antzerkiko zaleak gehien espero izan duten Spin Offa da, are gehiago; ziurta genezake mende honetako, euskal antzerkiaren lehen Spin Offa dela.
50 minutuko ikuskizuna, antzerki talde hau bereizten duten osagai eszenikoekin sortutako pieza umoretsu eta ausarta. Kale antzerki hizkuntza erabiliaz , humorea eta egunerokotasun soziala azaleratuko dira, lerdotasuna eta zoramenera eramango gaituzten bi pertsonai hauen bidez.
Aktoreak : Aritza Rodriguez eta Juanjo Otero
Jantziak : Enriqueta Vega
Kudeaketa eta bulegoa : Nuria M.Cres
Ekoizpena : MAMA CREA SL
Zuzendaritza : Pako Revueltas