Dokumentala. Zuzendaria Ekain Albite.
Oraingo honetan, Legazpiko Gaztexerekin batera, Haizearen Egia laburmetraia aurkeztuko dugu.
Euskal Herrian bizi den Tahr (20 urte) gaztearen begiradatik palestinar herriaren errealitatera hurbiltzen gaituen filma da.
Maluta filmeko lantaldearen parte bat izango dugu filma aurkezteko eta, batez ere, filmaren ondoren eurek gidatuko duten elkarrizketarako.
Era berean, "Hare Haizea Elkartea - Urola Garaiko Saharar Herriaren Lagunak" taldeko kideak ere izango dira eztabaidan.