Goiz Deia Txistulari taldeak sustaturik.
Nafarroa osoko musika herrikoia berritu eta berpizteko asmoz, 2013an Mielotxin Taldea sortu zen. Gure abestiak, euskaraz zein gazteleraz abestutakoak, abesti instrumentalak, dantzak, doinu herrikoiak zein guk sortuak, gure kulturaren aberastasun eta aniztasunaren isla dira.
Txistua, txirula, alboka, akordeoia, kontrabaxua, piano eta munduko perkusio tresnen soinuaz osatutako kalitatezko ikuskizun indartsu eta freskoa eskaintzen du Mielotxin taldeak.