Zerbitzua maiatzaren 11tik ekainaren 21ra erabili ahal izango da: astegunetan 8:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 9:30etik 20:00etara.
Ziklo Formatiboetan edo Unibertsitatean ikasten ari diren 18 urtetik gorako legazpiarrek erabili ahalko dute zerbitzua.
Sarbiderako txartela maiatzaren 8tik aurrera eskuratu daiteke Legazpiko udaletxean dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan.
Ordutegia: 7:30etik 15:00etara.