Martxoaren 18tik maiatzaren 31ra: Irakurzaletasuna, euskal literaturaren ezagutza eta liburutegiak sustatzeko egitasmo honek euskal liburugintza eta herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzeko xedea ere badu. Topagunearen egitasmo hau Udalak bere egin du eta Udal Liburutegiaren babesa eta herriko Apatxo eta Hizkuntza liburu-denden laguntza izango du.
FUNTZIONAMENDUA (lau urratsetan):
1.- Herritarrak udal liburutegiko mailegu zerbitzua erabilita bertako euskarazko liburu bat aukeratu eta eramango du etxera, irakurtzeko
2.- Behin irakurrita liburutegira itzuliko du liburua, irakurle-fitxa erraz bat beteko du bertan eta liburutegiko arduradunak erosketa-txeke bat emango dio.
3.-Parte hartzaileek txeke horrekin %35 merkeago erosiko du norbaiti (edo bere buruari) oparituko dion euskarazko beste liburu bat. Legazpiren kasuan Hizkuntza eta Apatxo liburu-dendetan egin ahal izango da erosketa.
4.- Legazpiko liburutegian hileroko zozketa egingo du liburutegiko arduradunak (apirilean eta maiatzean), parte hartu dutenen artean. Saria 30€tako erosketa txekea izango da, euskarazko liburutan gastatzeko.