Larunbata Martxoak 22tik, , 17:00
Larunbata, Martxoa, 22 17:00
Haurrak
Hurrengo larunbatean, martxoaren 22an, Ginkana Sorgintxulo taldearekin
Izen-ematea online martxoaren 20ko 14:00ak arte
Hurrengo larunbatean, martxoak 22, arratsaldeko 17:00etan LH-ko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek taldean jolasteko aukera izango dute, Sorgintxulo Aisialdi taldeak gidatuko duen Ginkanan. Latxartegi parkean izango da eta eguraldi txarrarekin, Haztegi ikastolako frontoian. Gutxi gorabehera 19:00ak aldera amaituko da ekintza.
Ginkana, kalean egiten den taldekako jolasa da. Argibideei jarraituz, taldea osatzen duten pertsonek hainbat proba gainditu beharko dituzte. Orain arteko esperientzia aintzat hartuta, haurrek primeran pasatzen dute, eta parte hartzeko ez ezik, ikusteko ere dibertigarria izan liteke.
Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da.
Ekintza honen inguruan azken ordukoren bat gertatuko balitz, Sorgintxulo taldearekin harremanetan jar zaitezkete:
sorgintxulo@gmail.com
Kokapena Latxartegi parkea