pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

Legazpiko Aiton-amonen eskola eta etxebizitza, eta Ezkioko Igartubeiti baserrira bisita
etxebizitza-vivienda-obrera_legazpi-650x650.jpg
Larunbata Martxoak 15tik, , 11:00 - 14:00
Larunbata, Martxoa, 15 11:00 - 14:00
Bestelakoak

Igartubeiti Baserriak eta Lenbur Fundazioak, Urola Garaiko Turismoarekin batera, bisita tematiko bereziak antolatu dituzte, non Igartubeiti Baserria ezagutzeaz gain, Aiton-amonen eskola eta etxebizitza bisitatuko ditugun.

Familia ekintza honetan, baserriko bizimodua ezagutuko dugu zentzumenen bidez, nola egiten zuten lo… zer jan eta edaten zuten…Igartubeiti Baserri Museora bisita sentsorial bat eginez. Jarraian, industrializazioak bizimodu honetan izan zuen eragina ikusiko dugu, Aiton-amonen garaiko eskola eta langileen etxebizitza ezagutuz. Gaur egungo bizimoduarekin alderatzeko aukera izango dugu, eskolan jasaten zituzten zigorrak, zorroztasuna eta disziplina ezagutuz. Telebistarik, hozkailurik, garbigailurik, edo berogailurik gabeko etxe bizitza batean murgilduko gara, baina aldi berean, garai hartako jolas dibertigarriak ere ezagutuko ditugu.

Kokapena 11:00 Igartubeiti Baserri Museoa, bisita sentsoriala (Ezkio) 12:30 Aiton-Amonen eskola eta etxebizitza (Legazpi)
doako bisitak Ezinbestekoa da erreserbatzea mirandaola@lenbur.com, 943730428
igartubeiti@gipuzkoa.eus, 943722978