pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

Jolas Kooperatiboak Sorgintxulorekin
KARTELA-Jolas Kooperatiboak-2025 (002).jpg
Larunbata Otsailak 01tik, , 17:00
Larunbata, Otsaila, 01 17:00
Bestelakoak
Datorren larunbatean, otsailak 1, Jolas Kooperatiboak Sorgintxulorekin Kultur etxean
Izen-ematea online urtarrilaren 30era arte
Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek Sorgintxulo Aisialdiko taldeak gidatuko dituen Jolas Kooperatiboetan parte hartzeko aukera izango dute, datorren larunbatean, otsailak 1, 17:00etan Kultur etxean. Gutxi gorabehera 18:30ak aldera amaituko da.
Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako. Epea: ostegunera arte, urtarrilak 30, 14:00ak arte.
Lotura: www.legazpi.eus/jolasak-sorgintxulorekin
Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da.
Jolas kooperatibo batean ez dago lehiarik. Parte-hartzaile guztiak helburu bera lortzen saiatzen dira. Hori dela eta, irabazi edo galdu egiten dute, baina talde gisa.
Ekintza honen inguruan azken ordukoren bat gertatuko balitz, Sorgintxulo taldearekin harremanetan jar zaitezkete: sorgintxulo@gmail.com
Kokapena Kultur Etxea

Hurrengo ekintzak