Rudolf Nureyev.18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.2 zatitan eskainiko da
On Kixote koreografo eta musikari desberdinek sortu duten hainbat balleten izena da baina gaur egun balletaren izenburu hori irakurtzen dugunean Marius Petipa koreografoaren eta Ludwig Minkus musikariaren bertsioa dela esan dezakegu. Balletak aitzinsolasa eta lau ekitaldi ditu eta Moskuko Bolshoi Antzoki Inperialean eskaini zen lehenengo aldiz 1869ko abenduaren 14an. Aldaketa txiki batzuk sartu diren arren, gaur egun ballet bera da ikusi dezakeguna.
Petiparen obra Miguel de Cervantes idazleak idatzi zuen Mantxako On Kixote eleberrian oinarritzen da eta, batez ere, “Camachoren ezkontzak” (Gamache balletean) izeneko obran, bigarren zatiko XIX. kapituluan kontatzen denean; atal horretan Basilio bizarginaren eta Quiteria (Kitri balletean) gaztearen arteko erromantzea kontatzen da.
Rudolf Nureyev eta Robert Helpmann bikotearen On Kixote (1973) berri honi dagokionez, azpimarragarria da zenbat baliabide artistiko erabili diren obra egiteko. Dantzatutako zatia ikusgarria da eta filmaren gauzarik ederrenetakoa, Nureyev dantzariaren eta bere konpainiaren argazkiak egin zituen Geoffrey Unsworth kameralariaren lana da.