pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

BALLETA. “Don Quixote” 1.zatia
IRUDIA.jpg
Asteazkena Otsailak 12tik, , 18:30
Asteazkena, Otsaila, 12 18:30
Bestelakoak

BALLETA. “Don Quixote”. Rudolf Nureyev.18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.2 zatitan eskainiko da.

 

On Kixote koreografo eta musikari desberdinek sortu duten hainbat balleten izena da baina gaur egun balletaren izenburu hori irakurtzen dugunean Marius Petipa koreografoaren eta Ludwig Minkus musikariaren bertsioa dela esan dezakegu. Balletak aitzinsolasa eta lau ekitaldi ditu eta Moskuko Bolshoi Antzoki Inperialean eskaini zen lehenengo aldiz 1869ko abenduaren 14an. Aldaketa txiki batzuk sartu diren arren, gaur egun ballet bera da ikusi dezakeguna.

Petiparen obra Miguel de Cervantes idazleak idatzi zuen Mantxako On Kixote eleberrian oinarritzen da eta, batez ere, “Camachoren ezkontzak” (Gamache balletean) izeneko obran, bigarren zatiko XIX. kapituluan kontatzen denean; atal horretan Basilio bizarginaren eta Quiteria (Kitri balletean) gaztearen arteko erromantzea kontatzen da.

Rudolf Nureyev eta Robert Helpmann bikotearen On Kixote (1973) berri honi dagokionez, azpimarragarria da zenbat baliabide artistiko erabili diren obra egiteko. Dantzatutako zatia ikusgarria da eta filmaren gauzarik ederrenetakoa, Nureyev dantzariaren eta bere konpainiaren argazkiak egin zituen Geoffrey Unsworth kameralariaren lana da.

 

Kokapena Kultur Etxeko Areto Nagusia

Hurrengo ekintzak